Euskal Pop Erradikala: Euskararentzat aukera?

2026ko apirilaren 28an, euskal etnopoloaren 2025-2026 hitzaldi zikloaren karietara, Onintza Legorburu Larreak "Euskal Pop Erradikala: Euskararentzat aukera?" hitzaldia eman zuen Baionako mediatekan.
Euskal Pop Erradikala: Euskararentzat aukera?
Onintza Legorburu Larrea (Argazkia: Mathias Olaso - EKE - CC-BY-SA)

Euskal Rock Erradikaletik gaur egungo espazio transfeministetara egindako jauzia aztertuz, euskal pop kultura berri baten sorrera eta horrek euskararentzat dituen aukerak jorratu zituen.


Onintza Legorburu Larrea (Antzuola, 1993) espazio transfeminista informaletako hizkuntza ideologiak ikertzen dabil bere doktorego tesian gaur egun Ikerlariaren arabera, espazio transfeminista informaletako kultur adierazpenetan, bertso saioetan, kabaretetan, musika taldeetan... euskal folklorearen berresanahitze baten bidez, Euskal Pop Kultura berri bat sortzen ari da. Ikerlariak, Euskal Rock Erradiakalaren garaian, punkak kultura popular bat sortzeko nola balio izan zuen aztertzen du; baita euskalduntasun berri bat sortzeko ere. Eta egitate horrekin konparatzen ditu gaur egungo espazio transfeministak. Nola, espazio horietan Camp kultura baten bidez, folklorearen berresanahitze batekin, euskal pop kultura berri bat, eta euskalduntasun eta euskaldun izateko modu berri bat sortzen dabiltzan azalduko dizkigu. Punketik Camperako saltoa nola ematen den alegia, eta horrek euskararentzat zer aukera sortzen dizkigun.

Onintza Legorburu Larrea (Antzuola, 1993)
Gizarte Langintza ikasi zuen, eta antropologia sozial eta kulturalari zein ikasketa feministei buruzko master bana egin du. Generoaren eta hitanoaren arteko lotura eta gatazkaren memoria aztertu ditu. Emun kooperatibako bazkide da, eta, gaur egun, tesia egiten ari da: mugimendu transfeministako hizkuntza-ideologiak aztertzen dihardu, hiztunen legitimazio prozesuetan fokua jarrita.

Gehiago jakin