Hizkuntzen oihartzunak: kaneka kantua eta Kaledonia-Berriako hizkuntza ondarearen biziberritzea

2026ko ekainaren 18an, Baionako Euskal Museoan, Stéphanie Geneix-Rabault ikertzaileak hitzaldi bat eskaini zuen Kaneka kantuak Kaledonia Berriako kanak hizkuntzen transmisioan eta biziberritzean duen rolari buruz. Musika-adibideak, lekukotasunak eta artista esanguratsuen ibilbideak oinarri hartuta, hitzaldiak erakutsi zuen nola musika-eszena hizkuntza gutxituen ikusgarritasun eta transmisiorako ezinbesteko espazio bihurtu den. Euskal kultur erakundeak antolatu gertakaria, Baionako Euskal Museoarekin lankidetzan, Etnopolo labelaren baitan.
Hizkuntzen oihartzunak: kaneka kantua eta Kaledonia-Berriako hizkuntza ondarearen biziberritzea
Stéphanie Geneix-Rabault (Argazkia: CC-BY-SA Ainhoa Gorostiaga - EKE)

Zer rol jokatzen du kanake kantuak Kaledonia Berriako hizkuntza transmisioan ? Genero txikia ez da, adierazpen eta ikusgarritasun espazio garrantzitsu bat baizik, frantsesa nagusi den ekosistema eleanitz eta konplexu baten erdian. 

Aldibereko itzulpena: Antton Harignordoquy

 

Kanak eta Ozeaniar hizkuntzentzat, luzaz baztertuak izan ziren espazio publiko horretan, entzunak izateko tresna bezala inposatu da musika eszena (Ik. Colombel-Teuira et al., 2016 & Heuzé, 2020 ; Villa-Perez, 2021). Hitzaldi honek hizkuntzen eta kaneka errepertorioaren arteko lotura estuak aztertzea proposatzen du (Bensignor, 2013), 1980ko hamarkadatik aitzina hizkuntza-ondare marjinalizatu bat berriz zirkulazioan jartzea ahalbidetu duena. Bwanjep, Vamaley, Nodeak edo Edou bezalako talde eta artista ikonikoek konposizioa ekintza militante bihurtu dute hizkuntza- eta kultura-baliabide gutxituen aitortzarako. Nire hitzartzeak gaur egungo eta iraganeko dinamikak aipatuko ditu, lekukotasunetan eta soinu bidezko ilustrazioetan bermatuz. Espazio publikoan hizkuntza ondarearen balorizazioan kaneka kantuak duen funtsezko lekua eztabaidatuko da, musika-eszenatokia hizkuntza- transmisioko funtsezko palanka bihurtuz gaurko eta etorkizuneko belaunaldientzat.

Stephanie Geneix-Rabault
Kaledonia Berriko Unibertsitateko irakasle-ikertzailea da. Hizkuntza anitz mintzo dituen eta instrumentu anitz jotzen dituen bezala, Kanak eta Ozeaniako hizkuntzen lekuaz espazio publikoetan interesatzen zaie bereziki, baita arte bidezko hizkuntza-transmisioaren dinamikez ere, kontestu eleanitzetan. Hizkuntzaren soinu- eta arte-dimentsioan aditua, hizkuntzen, musiken eta identitateen arteko harreman estuak aztertzen ditu. Lan berezia eraman du hizkuntza gutxituen ondarearen ikusgarritasunean eta balorizazioan musikek jokatzen duten errolaz. Zientzia-mediazioan oso konprometitua, ugarteko aktore kultural eta mediatikoekin lankidetzan ari da maiz, ugarteko hizkuntza-aniztasuna sustatu eta zabaltzeko.

Gehiago jakin