Publizitatea
Antzezleak taldeka ezarri (3 pertsona guttienez). Zehazki 30 segundo iraun behar duen publizitatea prestatu behar dute.
Publizitate on guziek bezala, honek ere salgai dagoen objektu batentzat egina izan beharko du. Produktu hori jokoan jartzen duen mini-egoera bat, abesti/kantu bat eta lelo bat.
Aurkezpenean, eramaileak galde dezake haien publizitzate agentzia aurkeztea (agentziaren izena, hiria, agentziaren filosofia, bere lankideei buruzko informazioa, etab.). Publizitatea hasi aitzin, beste parte hartzailen laguntza galdegin publizitate eszena prestatzeko (berotu, materiala prestatu, argia ezarri, makillatu, kamerak non ezarri, itxaron, etab.)
- Eramaileak erraten duenean: "Isiltasuna / Prest ? / Jo !" : taldeak bere publizitatea egiten du. KRONOMETRATU BEHAR DA! Publizitatea motzegia edo luzeegia bada, berriz jokatu behar da 30 segundoko iraupena ukan dezan (erranez publizitatearen munduan segundo bat kario dela).
- Lana: irudimena, elkarlana, sormena, begirada, publikoaren nozioa
Iparraldeko euskal antzerkigintzako eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (artistak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).