Euskal Herriaren berezitasun ohargarriena gure hizkuntza da, euskara.
euskaraJatorria oraindikotz ezezaguna delarik, Europako hizkuntzetarik zaharrenetarikakoa da, indo-europartarren aitzinekoa.
Gaur egun, ezbaian biztanleen %30a euskaraduna da. Egoera kezkagarria izan arren, euskararen berreskuratzeko indar haundiak eginak dira, eta beste Europako erkidegoetan bezala, elebitasuna azkartuz doa.
Gaurko Europan, bere hizkuntza mintzatzen duen lurraldeak kulturaren aberastasuna, bertzekilako idekidura eta harremanen indartzeko nahikundea bideratzen du. Hemen, euskara ez da bakarrik etxe xokoko mintzaira. Lekua dauka prentsan, irrati eta telebistan. Literatura aberats batek karreatzen du. Multimedian agertzen da eta Internetean uhainkatzen. Beregisako kultura berezia emaiten dauku, adierazgarri guzietan, bizia eta sortzailea.
Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskara" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko elebidun batean (euskaraz, frantsesez). Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.