Kabalkada diglosia egoeran

2025eko azaroaren 27an, euskal etnopoloaren 2025-26ko hitzaldi zikloaren baitan eta Baionako kontserbatorioarekin partaidetzan, Peio Berterretxek "Kabalkada diglosia egoeran" mintzaldia eman zuen Baionako Euskal Museoan.
Kabalkada diglosia egoeran
Irisarriko kabalkada - 2025 © Séverine Dabadie

Mintzaldiak

Kabalkadaren ibilbide historikoa egin ondoren eta honek, jendartearen bilakaeraren ondorioz, ezagutu aldaketak oroitarazi ondoren, haren ikerketaren helburuak eta emaitzak aurkeztu dizkigu Peio Berterretxek.

Lekorneko kabalkadaren adibidea harturik, egungo kabalkada baten parte hartzaileen perfila, motibazioak eta hizkuntza gaitasunaren ezagutzea hartu du helburutzat eta Euskal Herriak ezagutu dituen aldaketa linguistiko eta soziologikoek euskal kulturako praktiken funtzioak zertan transformatu dituzten erakutsi du. Bestalde, publikoarekin izan den solasaldi denboran, kabalkada bezalako praktika kulturalak zer heinetan euskalduntze tresnak izan daitezkeen gogoetatu da ere.

Gehiago jakin