Thierry Truffaut antropologoak eta Patxi Beltzaiz argazkilariak, udaberriaren atarian, urte zaharraren eta berriaren arteko igarobidean, iniziazio bidaia batera eramaten gaituzte. Ohitura, jai eta inauteri giroko praktika hauen kodeak aztertzen dituzte, non tradizioak eta sormenak bat egiten duten. Hainbat urteko ikerketa eta behaketaren ondorioz egindako transmisio lanak euskal nortasuna hobeto ulertzen laguntzen gaitu, Europako jatorri sakonak ukatu gabe. Gehiago jakin
Thierry Truffaut (1957, Baiona, Lapurdi) antropologoa da, animatzailea, eta batez ere ihauterizale amorratua. Dentsitate handiko lanen autore, Lapurdiko ihauterien XX. mendeko biziberritzean parte hartu du eta berantago ikertu. Atal honen osatzeko urratsetan, hau da neguko errituei eta ihauteriei buruzko baliabideen bilketan laguntza handia ekartzen digu. Gehiago jakin: Mintzoak.eus