Neguko eta inauterietako tradizioei buruzko baliabide biltegia

Dokumentuak, ikusentzunezko baliabideak, ikonografia funtsak.

Hartz maska © Matiu Bordato
Hartz maska © Matiu Bordato

Thierry Truffaut ikerlariaren film funtsa

Thierry Truffaut antropologoak egin filmeak, herriz herri ibili zenean, batez ere 2000 urteetan, neguari eta inauteriei buruzko tradizioak (baina ez bakarrik) ikertzen zituelarik Lapurdin bereziki.
Bideoak ikus
Albatzisketako txantxoak CC BY-SA 2.0 Jon Esnaola
Albatzisketako txantxoak CC BY-SA 2.0 Jon Esnaola

Dantzan elkarteko fototeka

Dantzan elkarteak (Eibar, Gipuzkoa) denen esku uzten ditu bere kideek egin argazkiak. Anitzek dantza tradizioek inauteen eta neguko errituen testuinguruan duten lekua agerian uzten dute. Asko Creative Commons lizentziapean zabalduak dira.
Ikus fototeka
Joaldunak - Ituren (2023) CC BY-SA 2.0 Aizpea Aristi
Joaldunak - Ituren (2023) CC BY-SA 2.0 Aizpea Aristi

Dantzan elkarteko bideo-bilduma

Ihauterien garaian Euskal Herrian zehar egin bideoak ikus daitezke Dantzan.eus atarian.
Inautei buruzko bideoak
© Jean-Michel Guilcher
© Jean-Michel Guilcher

Jean-Michel Guilcher etnologoaren film funtsa

Jean-Michel Guilcher etnologoa (1914-2017) dantza tradizionalen ikerketan ezinbesteko ikertzailea izan zen, bai Frantzia mailan bai eta Euskal Herrian ere. 1962 eta 1976 urteen artean, Hélène emaztearekin, Iparraldean gaindi ibili ziren. Xiberoan maskaradetako dantzak filmatu zituzten, besteak beste.
Bideoak ikus