Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Gaia: Musika
Hartza Altzoan 2015

Hartza Altzoan 2015

2015eko martxoaren 13tik 15era, Herri Soinu elkarteak Hartza Altzoan festibalaren bigarren edizioa proposatuko du Errobi herri elkargoko herri ezberdinetan. Hiru egunez, bereziki haurrei zuzendu hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira. Horien artean Luhuson iraganen den Lapurdiko Haur kantu Txapelketa. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Baleapop Festibala: arte et musika egonaldi artistiko batendako deialdia

Baleapop Festibala: arte et musika egonaldi artistiko batendako deialdia

Moï Moï kolektiboak egonaldi artistiko batendako deialdia zabaltzen du 2015eko agorrilean iragaitekoa den Baleapop Festibalaren karietara. Arte plastikoak eta musika uztartuko dituen egonaldia maiatzaren 11tik 24ra programatua da Donibane Lohizunen. Hautagaitzarako txostenak igortzeko azken epea: 2015eko martxoaren 15a.

Gehiago irakurri

Mikel Laboa ohoretan Angelun

Mikel Laboa ohoretan Angelun

2015/02/06

Mikel Laboa kantari eta musikari enblematikoa ohoretan ezarria izanen da Angelun, bi gertakariren bitartez : bere obrari buruzko Laboa gertutik erakusketa interaktiboa, otsailaren 14tik 28ra Quintaou liburutegian aurkeztua izanen dena, eta Zazpi aldiz elur musika ikusgarria Tanttaka Teatroa antzerki taldeak Quintaou Antzokian eskainiko duena martxoaren 26an. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Euskal musika klasikoa" liburua frantsesez telekargatzeko aukera

"Euskal musika klasikoa" liburua frantsesez telekargatzeko aukera

2015/01/18

Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarrekin ekoizturik, Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" dibulgazio liburua bertsio numeriko hirueledun batean argitaratu dute, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Gehiago irakurri

Euskal kulturaren 3. eguna Baionako kontserbatorioan

Euskal kulturaren 3. eguna Baionako kontserbatorioan

2015eko urtarrilaren 17an, larunbatez, Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko egun berezi bat antolatuko dute kontserbatorioan berean. Karia hortara, dantzaren eta musikaren inguruko tailer batzu izanen dira. Aurten Xiberoa ohoratua izanen da gainera.

Gehiago irakurri

Ondarea eta sorkuntza: gogoeta arratsalde bat Senperen

Ondarea eta sorkuntza: gogoeta arratsalde bat Senperen

Euskal kultur erakundeak sorkuntza batean engaiatuak diren eragileak (edozein obra edo gertakari sorkuntzan) gomitatzen ditu Senpereko Larreko gelatik hurbiltzera urtarrilaren 24ean, larunbatarekin, arratsaldeko 14etatik 18:30etara, "ondarea eta sorkuntza" gaiaz eztabaidatzeko.

Gehiago irakurri

Euskal musika eta dantza jorratuak izanen dira liburuzainei eta erakasleei zuzendu bi formakuntza desberdinetan

Euskal musika eta dantza jorratuak izanen dira liburuzainei eta erakasleei zuzendu bi formakuntza desberdinetan

Euskal kultur erakundeak publiko profesionalari zuzendu bi formakuntza berezi antolatuko ditu abendu honetan beste egitura batzuekin partaidetzan. Bata euskal dantzaren inguruan eta erakasleei begira jarria, abenduaren 10ean Uztaritzen, eta bestea liburuzainentzat, musikaren inguruan, abenduaren 11n Biarritzen.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundea eta Iparraldeko argitaletxeak Durangoko azokan

Euskal kultur erakundea eta Iparraldeko argitaletxeak Durangoko azokan

Aurten ere, Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak agerian egonen dira Durangoko azokan, abenduaren 5etik 8ra. EKE bera Iparraldeko argitaletxeen erakusmahaien ondoan ordezkatua izanen da azoka denboran.

Gehiago irakurri

Durangoko Azoka 2014

Durangoko Azoka 2014

49. Durangoko Azoka 2014ko abenduaren 5etik 8ra iraganen da Bizkaitar hiriko Landako deitu gunean. Aurten, 330 liburu eta disko berri aurkeztuak izanen dira, horien artean Ipar Euskal Herriko argitaletxeenak. Euskal kultur erakundeak berak stand berezi bat ukanen du.

Gehiago irakurri

Luna Gaua, Nahia Zubeldia & Manu Matthys-ekin

Luna Gaua, Nahia Zubeldia & Manu Matthys-ekin

2014/11/16

2014ko azaroaren 21ean, 20:30etan, Nahia Zubeldiak eta Manu Matthysek elektro-folk kontzertu bat eskainiko dute Baionako La Luna Negra kafe-antzokian. Kontzertu horretan, bikoteak azaroaren 16, 17 eta 21ean aretoan berean eginen duen egonaldiaren emaitza entzuteko parada izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Ahotsaren inguruko zikloa Urruñan

Ahotsaren inguruko zikloa Urruñan

2014/11/06

Udazken honetan, Urruñako Herriko Etxeak Ahotsaren inguruko ziklo berezi bat antolatzen du. Karia hortara, hainbat hitzordu proposatuak dira, hala nola Kalakan taldearen kontzertua edo Pantxoa Etchegoin-en mintzaldia. Bi erakusketa ikusgai izanen dira ere : Bilboko Emankor Sarearen "Azaletatik Sustraietara" eta Euskal kultur erakundearen "Kantuketan" ukipen-pantailak.

Gehiago irakurri

Elkarlanerako hitzarmena izenpetu dute Le Rocher de Palmer aretoak, Etxepare Institutuak eta EKEk

Elkarlanerako hitzarmena izenpetu dute Le Rocher de Palmer aretoak, Etxepare Institutuak eta EKEk

2014/10/28

2014ko urriaren 31n, Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Kultur Erakundeak eta Le Rocher de Palmer aretoak hitzarmen bat izenpetu dute Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan. Honi esker, euskal kantari eta musikari ezberdinek areto ospetsuan jotzeko aukera ukanen dute 2015-2016 denboraldian. 

Gehiago irakurri

Iparra galdu gabe 2014

Iparra galdu gabe 2014

2014ko urriaren 23tik azaroaren 4ra, Getxoko Herriko Etxeak eta Euskal kultur erakundeak Iparra galdu gabe ! kultur zikloaren edizio berri bat antolatzen dute. Helburua, ipar Euskal Herriko kultura Bizkaitar herriko biztanleei hobeki ezagutaraztea da. 

Gehiago irakurri

Herri Uzta 2014

Herri Uzta 2014

2014ko urriaren 9tik 12a arte, Herri Soinu eta Hats Berri elkarteek Herri Uzta festibalaren hirugarren edizioa antolatuko dute Errobi herri elkargoko herri ezberdinetan. Lau egunez, ikusgarri eta animazio andana bat antolatuak izanen dira Uztaritzen, Kanbon, Ezpeletan, Basusarrin eta Arrangoitzen. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Hazparneko Kultur Astea 2014

Hazparneko Kultur Astea 2014

2014/10/05

2014ko urriaren 11tik 18ra, 10. Kultur Astea ospatuko da Hazparnen. Erakusketak, mintzaldiak, musika, dantza, ikusgarriak... Eihartzea elkarteak aste beteko egitarau oparoa apailatu du lapurtar herriaren gune desberdinetan.

Gehiago irakurri

Sartzea Karaban'art-eko tailerrentzat

Sartzea Karaban'art-eko tailerrentzat

Kanbon kokatua den Karaban'art elkarteak bere sartzea eginen du urrian. Moda askotako tailerrak eskainiko ditu aurten ere. Horrela besteak beste, gitarra,  antzerkia, multimedia sorkuntza edo arte plastikoak ikasteko parada izanen da. Izenak oraidanik eman behar dira.

Gehiago irakurri

"01.01, dantzaria eta atabalaria" ikusgarriaren aitzin-dasta Baionan

"01.01, dantzaria eta atabalaria" ikusgarriaren aitzin-dasta Baionan

2014/09/11

2014ko irailaren 18an, 01.01, dantzaria eta atabalaria karrika performantzaren aitzin-dasta bat aurkeztua izanen da Baionan. Ikusgarria, irailaren 18tik 20ra antolatu Haizebegi musikaren munduen inguruko film festibalaren karietara emana izanen da, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Gehiago irakurri

"EH Sona" musika lehiaketa 2014

"EH Sona" musika lehiaketa 2014

Bartzelonako Euskal Etxeak, "EH Sona" jaialdiaren antolatzaileak euskal musikaren talentu berriak bilatzeko lehiaketa bat antolatzen du. Talde edo bakarlari irabazleak Bartzelonako Razzmatazz areto ospetsuan jotzeko aukera izango du, Zea Mays taldearekin batera. Lehiaketara aurkezteko epea : 2014ko irailaren 28a.

Gehiago irakurri

Black & Basque: 4. edizioa

Black & Basque: 4. edizioa

2014/08/31

Arteak eta musikak gurutzarazten dituen Baionako festibalak bere 4. edizioa ospatuko du irailaren 12tik 14ra. Besteak beste Damba euskal taldearen entzuteko parada izanen da bertan. Zumeta margolariaren obrak irailaren 19a arte preziatzen ahalko dira ere festibalaren karietara.

Gehiago irakurri

"Hitza Hats" eguna Hazparnen

"Hitza Hats" eguna Hazparnen

2014/08/25

Euskararen aldeko "Hitza Hats" egunaren bigarren edizioa antolatuko dute Zazpi Seme Alabak elkarteko kideek Hazparneko herrian, agorrilaren 30ean. Dantzen, kontzertuen eta bertsoen bidez familia osoak biltzeko nahia agertu dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Elgarrekin 2019/09/17
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Kanta Hergarai korua 2019/09/17
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Mendi Xola 2019/09/18
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Airez Aire 2019/09/19
  • Hitzaldiak
  • Musika
Christian Laprérie "Euskal musikaren historia" 2019/09/19
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Ezpeletan Kantuz 2019/09/19
Gehiago…