Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Gaia: Musika
Imanol Cover lehiaketako emaitzak

Imanol Cover lehiaketako emaitzak

2012/11/12

Imanol Cover deitu Imanolen kantuen bertsio lehiaketaren emaitzak jakinak dira. Ainara Ortega gipuzkoarra izan da irabazle, El Beso de Klint talde bizkaitarraren aitzinean. Aldudeko Lauburu taldeak aipamen berezia ukan du.

Gehiago irakurri

Edizio eta ekoizpen fonografikoari laguntza

Edizio eta ekoizpen fonografikoari laguntza

Akitaniako eskualde kontseiluak Akitanian kokatuak diren editore eta ekoizle fonografiko independenteak eta profesionalak sustatzen ditu dispositibo berezi baten bitartez. Laguntza galdeak 2012ko abenduaren 15eko helarazi behar zaizkio.

Gehiago irakurri

Imanol Cover lehiaketako finalistak

Imanol Cover lehiaketako finalistak

2012/11/05

Jadanik ezagutzen dira Imanol Cover deitu Imanolen kantuen bertsio lehiaketaren finalistak. Lehen sari gisa, hautatuek entzuleek hautatu irabazleekin batera kantatuko dute azaroaren 11n, Donostiako Imanol Lartzabal aretoan emanen den kontzertuan. Aldudeko Lauburu taldea finalistetan da.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko programatzaileen topaketak lehen aldiz iparraldean

Euskal Herriko programatzaileen topaketak lehen aldiz iparraldean

Euskal kultur erakundeak, Sareak eta Les Translatines festibalak gomitaturik, ipar eta hego aldeko kultur arduradunak lehen aldikotz Iparraldean bilduko dira, urriaren 18an, Baionako Euskal Museoan.

Gehiago irakurri

Imanolen kantuen bertsio lehiaketa

Imanolen kantuen bertsio lehiaketa

Euskadi Irratiak eta Imanol Oroituz taldeak Imanolen omenezko bertsio txapelketa antolatzen dute. Epaimahaiaren saria, "Euskadi Irratiak 30 urte" izenekoa, 2.000 eurokoa izanen da eta entzuleen saria 1.000 eurokoa. Kantuak urriaren 10a aitzin helarazi behar dira.

Gehiago irakurri

Musika arloko egitasmoen gauzatzeko laguntzen zerrenda

Musika arloko egitasmoen gauzatzeko laguntzen zerrenda

Musikarien eta kantarien egitasmoen finantzatzeko Frantzia mailan balia daitezkeen laguntza publiko mota guziak zerrendatzen ditu SACEM erakundeak abian jarri duen MonProjetMusique.fr webguneak. Aplikazio bati esker aitzineko urteetan lagunduak izan diren proiektuen berri ematen du ere, eskualdeka eta generoaren arabera.

Gehiago irakurri

Gaurko musiken alorreko Baionako taldeen zerrenda osatzen

Gaurko musiken alorreko Baionako taldeen zerrenda osatzen

2012/08/17

Baionako hiriarekin partaidetzan La locomotive elkarteak gaurko musiken arloan (rocka, jazza, elektro, munduko musikak...) dabiltzan Baionako taldeak zerrendatuko ditu liburuxka batean. Deialdia zabaltzen diete hortan agertu nahi dutenei.

Gehiago irakurri

Kontzertu (A)tipikoak Baionako bestetan

Kontzertu (A)tipikoak Baionako bestetan

2012/07/23

Euskal kultur erakundeak eta Baionako Hiriak 2010eko maiatzan izenpetu elkarlan hitzarmenaren karietara, euskal kulturaren inguruko topaketak proposatuak dira Baionako besten garaian. Hala nola, euskal musikaren inguruko bi kontzertu (a)tipiko.

Gehiago irakurri

2012ko Errobiko Festibala hemen da!

2012ko Errobiko Festibala hemen da!

2012/07/19

Uztailaren 19tik 22ra iraganen da Beña Achiary kantariaren zuzendaritza artistikoaren pean. Musika eta dantza ikuskizunen eta tailerren bitartez hainbat artista gurutzatuko dira Itsasuko herrian. Euskal Herrikoak, Bretainiakoak, Etiopiakoak baita ere Madagaskarrekoak.

Gehiago irakurri

Euskal kultura kanpoan zabaltzeko Etxepare Institutuaren diru-laguntzak eskatzeko bigarren epe-aldia

Euskal kultura kanpoan zabaltzeko Etxepare Institutuaren diru-laguntzak eskatzeko bigarren epe-aldia

Etxepare euskal Institutuak euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntza deialdirako eskaerak aurkezteko bigarren epe-aldia zabaldu du. 2012. urtean egindako edo egitekoak diren kultura-jarduerak aurkeztu ahalko dira epe-aldi honetan ere. Irailaren 14ra bitartean izango da zabalik.

Gehiago irakurri

"Amaiur" ikuskizuna ikusteko sartze bikoitzak zozketan

"Amaiur" ikuskizuna ikusteko sartze bikoitzak zozketan

Amaiur herrian uztailaren 21ean emanen den Pier-Paul Berzaitzen ikuskizun berria ikusi nahi baduzu, parte hartu gure zozketan, uztailaren 14a aitzin! Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak eskaini sarrera bikoitzetarik bat irabaz ezazu!

Gehiago irakurri

Begiz-Begi eta Izarrak taldeen zuzeneko emanaldia sarean

Begiz-Begi eta Izarrak taldeen zuzeneko emanaldia sarean

2012ko martxoaren 15ean Euskal kultur erakundeak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatu Iparraldea Bertan ! zikloaren karietara, "Iparraldeko talendu berrien gaua" iragan zen Begiz-Begi eta Izarrak taldeekin. Kontzertu hori sarean ikusten ahal da osoki.

Gehiago irakurri

Euskal Herria Zuzenean 2012

Euskal Herria Zuzenean 2012

2012/06/19

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 17. edizioa 2012ko ekainaren 29tik uztailaren 1era iraganen da Heletan. Hiru egunez eta hiru gauez, euskal artista andana bat zuzenean arituko dira ospe handiko nazioarteko kantari eta musikariekin batera.

Gehiago irakurri

Musikaren Besta Baionan

Musikaren Besta Baionan

2012/06/18

Ekainaren 21ean, Musikaren besta ospatuko da Euskal Herri guzian. Baionan, estilo guzietako euskal kantari eta musikariak hor izanen dira. Horien artean, Gorka Knörr euskal kantari enblematikoa arituko da 19:30etan Guichot Lizeoan.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Erakusketak
  • Argazkilaritza
  • Kantua
Euskal kantariak argazkitan Noiz arte: 2019/09/30
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Musika
Aiherrako Kabalkada 2019/09/22
  • Kontzertuak
  • Musika
Kalakan + Berçaits Anaiak + Andoni Aguirre + Dominique Le Guichaoua 2019/09/22
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Itsasoa 2019/09/22
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Goraki 2019/09/23
  • Kontzertuak
  • Kantua
Saiberri 2019/09/25
Gehiago…