Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Gaia: Literatura
30. Idazleen Biltzarra Saran

30. Idazleen Biltzarra Saran

2013/03/25

2013ko apirilaren 1ean, Bazko astelehenez, 30. Idazleen Biltzarra iraganen da Saran. Ohiko liburu aurkezpenetaz gain, Jean Haritschelar Euskaltzainburu ohia omendua izanen da eta mintzaldi bat iraganen da Bernardo Atxagarekin.

Gehiago irakurri

Arratsalde bat Bernardo Atxaga-rekin

Arratsalde bat Bernardo Atxaga-rekin

2013/03/24

2013ko martxoaren 30ean, Baionako L'Autre Cinéma zinegelak eta Euskal kultur erakundeak Bernardo Atxagaren inguruko arratsaldea antolatzen dute. Karia hortara bi filma ikusten ahalko dira eta idazlearekin mintzatzeko parada izanen da.

Gehiago irakurri

Marrazki / Olerki lehiaketa Hazparnen

Marrazki / Olerki lehiaketa Hazparnen

Korrika Kulturalaren karietara, Hazparneko Gau Eskolak eta Pierre Espil mediatekak marrazki /olerki lehiaketa bat antolatzen dute. Lehiaketak haurrei edo gazteei zuzenduak dira. Obrak igortzeko epea martxoaren 2an finkatua da.

Gehiago irakurri

5. Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa

5. Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa

Abian da haur eta gazteei zuzendu 5. Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa. Antton Kazabon idazlearen Parke bakartia ipuina eta Patxi Gallego ilustratzailearen irudia izanen dira aurtengo lehiaketaren ardatzak. Lanak bidaltzeko epea, apirilaren 19an finkatua da.

Gehiago irakurri

"Etxepare" saria : haurrentzako albumak sortzeko laguntza

"Etxepare" saria : haurrentzako albumak sortzeko laguntza

Hirugarren aldikotz Nafarroako hainbat herriko etxek Pamiela argitaletxearen laguntzarekin antolatzen duten sari honetara haurrei zuzenduak diren lan ilustratuak aurkezten ahal dira. Obren aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 31 arte finkatua da.

Gehiago irakurri

Zazpi kultur emankizuneko erreportaiak sarean ikusgai

Zazpi kultur emankizuneko erreportaiak sarean ikusgai

Zazpi kultur emanaldia, Kanaldude herri telebistak 2012 hasieran sortu emankizuna da. Saio honen helburua, Euskal Herriko kultur dinamikaren ikuspegi ahal bezain zabala emaitea da. Oren erdiko iraupena badu eta hilabetean behin proposatua da. Hemendik aitzina, emankizuneko atal desberdinak sarean ikusgai izanen dira.

Gehiago irakurri

Fernando Morillok gazteei  zuzendu "Abbadiaren sekretua" eleberria argitaratu du

Fernando Morillok gazteei zuzendu "Abbadiaren sekretua" eleberria argitaratu du

2011ko udazkenean, Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorra, Euskal kultur erakundea eta Donostiako Euskal idazleen elkartea elkartu ziren Fernando Morillo idazle gaztearen egonaldia antolatzeko Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenean. Urtebete geroago, hemen da lanaren fruitua: gazteei zuzenduriko Abbadiaren sekretua eleberria.

Gehiago irakurri

Hatsa elkartearen olerki galdera

Hatsa elkartearen olerki galdera

2012/12/17

Aurten ere, Hatsa elkarteak Hatsaren Poesia olerki bilduma plazaratu nahi du. Hamabosgarren liburua osatzeko, Senpereko elkarteak dei egiten die beren olerkariak liburu berrian plazaratu nahi duten euskal olerkigile guziei.

Gehiago irakurri

Durangoko azoka 2012

Durangoko azoka 2012

47. Durangoko euskal liburu eta disko azoka abenduaren 6tik 9ra iraganen da. 420 izenburu berri aurkeztuko dira. Euskal kultur erakundearen laguntzaz, Ipar Euskal Herriko argitaletxeak ere han izanen dira eta hainbat animazio antolatuak izanen dira.

Gehiago irakurri

Durangoko azoka: Iparraldeko argitaletxeen eta liburuzainen topaleku

Durangoko azoka: Iparraldeko argitaletxeen eta liburuzainen topaleku

Seigarren aldikotz Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko argitaletxeak lagunduko ditu beren berritasunak hobeki agerian emanak izan daitezen Durangoko euskal liburu eta disko azokan, 2012ko abenduaren 6tik 9ra. Iparraldeko liburuzainen topaketa bat antolatua da ere karia hortara.

Gehiago irakurri

''Sormenaren euskarri guztietan, begirada oso garrantzitsua da''

''Sormenaren euskarri guztietan, begirada oso garrantzitsua da''

2012/11/11

Ekhiñe Egiguren (1978, Donostia), arkitektua da ofizioz, eta poeta afizioz. Idazle gazte gehienak bezala, guti argitaratua izan da, orain arte. Hendaiako Nekattoenean egonaldi bat bete berri du, Abadiako eremuaren erdian, Euskal kultur erakundeak, Idazleen Elkarteak eta CPIE-k antolaturik. Natura eta ondarea izan ditu inspirazio-iturriak, baita bidexketan topatu hainbat abenturak. Olerkiak ontzen ari zaizkion bitartean, bere ikusmoldea partekatu digu.

Gehiago irakurri

Ekhiñe Egiguren-en blog berria

Ekhiñe Egiguren-en blog berria

2012/10/21

Ekhiñe Egiguren idazlea literatur egonaldi bat egiten ari da Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenean. Azaroaren 4a arte han egonen da, sormen lanetan murgilduta. Internetek eskaintzen dituen baliabideei esker eta egonaldia bera aitzakia hartuta, eguneroko blog bat idazten ari da.

Gehiago irakurri

Ekhiñe Egiguren idazlearen egonaldia Hendaian

Ekhiñe Egiguren idazlearen egonaldia Hendaian

2012/09/25

Euskal kultur erakundeak, Hogei’ta labelaren barnean, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk literatura egonaldi bat antolatu dute, euskal literaturaren sorkuntza bultzatzeko, oroz gainetik idazle gazteak gomitatuz idaztera. Ekhiñe Egiguren donostiarra da aurtengo hautatua. Bere idazketa egonaldia 2012ko urriaren 1etik azaroaren 4a arte iraganen da Nekatoenean.

Gehiago irakurri

Atxaga idazleari buruzko filma baten estreina Donostiako Zinemaldian

Atxaga idazleari buruzko filma baten estreina Donostiako Zinemaldian

Joxe Anjel Arbelaitz-ek zuzendu "Leku hutsak, hitz beteak" dokumentala estreinatuko da Donostiako Zinemaldiaren karietara (irailaren 21etik 29ra iraganen dena). Bernardo Atxagaren ibilbidearen eta sormen lanaren inguruko euskarazko filma hori  "Zinemira" sailean programatua da.

Gehiago irakurri

Euskarazko gazte eta haur literatura aipagai Londresen

Euskarazko gazte eta haur literatura aipagai Londresen

2012/08/19

Galtzagorri elkarteak "Paperean hegan / Flying Over Paper" ikuskizuna antolatu du Londresen egingo den nazioarteko kongresu baterako. Agorrilaren 24an emanen dute euskarazko haur literatura, ilustrazioak, musika eta kantua uztartzen dituen ikuskizun hori. Artista desberdinak biltzen ditu, besteak beste Maddi Oihenart kantari zuberotarra.

Gehiago irakurri

Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak

Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak

Etxepare Institutuaren deialdi honek jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea du helburu, besteak beste. Egitasmoak urriaren 1a eta 31 artean aurkezten ahalko dira.

Gehiago irakurri

Literatur itzulpenerako beka bat frantsesetik itzultzeko

Literatur itzulpenerako beka bat frantsesetik itzultzeko

ÉCLA Aquitaine erakundeak beka bat emanen du Frantziatik kanpo bizi diren literatur itzultzaileentzat, frantsesetik literatur obra baten itzultzeko ama-hizkuntzara. 2012ko irailaren 4an bururatzen da beka eskatzeko epea.

Gehiago irakurri

Euskal kultura kanpoan zabaltzeko Etxepare Institutuaren diru-laguntzak eskatzeko bigarren epe-aldia

Euskal kultura kanpoan zabaltzeko Etxepare Institutuaren diru-laguntzak eskatzeko bigarren epe-aldia

Etxepare euskal Institutuak euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntza deialdirako eskaerak aurkezteko bigarren epe-aldia zabaldu du. 2012. urtean egindako edo egitekoak diren kultura-jarduerak aurkeztu ahalko dira epe-aldi honetan ere. Irailaren 14ra bitartean izango da zabalik.

Gehiago irakurri

Euskal idazle baten egonaldia “Nekatoenea” etxean Hendaian: Ekhiñe Egiguren hautatua izan da

Euskal idazle baten egonaldia “Nekatoenea” etxean Hendaian: Ekhiñe Egiguren hautatua izan da

Euskal kultur erakundeak, “Hogei’ta” labelaren barnean, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk literatura egonaldi bat antolatu dute, euskal literaturaren sorkuntza bultzatzeko, oroz gainetik idazle gazteak gomitatuz idaztera. Kalitate oneko lau egitasmo eskuratu dira, eta azkenean, Ekhiñe Egiguren hautatua izan da. Donostian sortua da 1978an, arkitektoa da lanbidez bainan denbora anitz iragaiten du, idazten eta irakurtzen. Bere idazketa egonaldia 2012ko urriaren 1etik azaroaren 4a arte iraganen da.

Gehiago irakurri

Hitzaditza 2012

Hitzaditza 2012

2012ko euskarazko diktaketan gazteak protagonistak egon dira, ez bakarrik parte-hartzaile gisa gainera: testuak Baionako Etxepare lizeoko ikasleek sortu zituzten.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Airez Aire 2019/09/19
  • Hitzaldiak
  • Musika
Christian Laprérie "Euskal musikaren historia" 2019/09/19
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Ezpeletan Kantuz 2019/09/19
  • Kontzertuak
  • Rock
Dark rock gaualdia 2019/09/19
  • Kontzertuak
  • Musika
Kalakan + Kim Carnie + Innes White 2019/09/20
  • Kontzertuak
  • Musika
Naia Robles-Aranguiz "Musik'Haria" 2019/09/20
Gehiago…