Artxibo funtsak
Senpereko kantu xaharraren egunaren karietara egin soinu eta bideo grabaketak funtsa desberdinetan banatzen dira. Izan ere hiru eragile nagusi aritu ziren lan horretan: Oxtikenekoak kultur elkartea bera, Euskal kultur erakundea eta Raphaël Parejo-Coudert etnomusikologoa.

Oxtikenekoak kultur elkartearen funtsa
Elkarteak, batez ere 2000. hamarkadan, grabatu euskal kantuak.
[+] Gehiago jakin
Euskal kultur erakundearen funtsa
Euskal kultur erakundeak Oxtikenekoak elkarteak antolatutako Senpereko Kantu xaharraren egunaren karietara (2000, 2001, 2003) egin irudi eta soinu grabaketak.
2025ean burutu grabaketa batzuek osatzen dute bilduma.

Raphaël Parejo-Coudert funtsa
Ipar Euskal Herrian Raphaël Parejo-Coudert etnomusikologoak 1999 eta 2001 artean Senperen (Lapurdi) euskal kantu tradizionalaz egin grabaketak.
[+] Gehiago jakinIkus ere...
1947an, Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Andral etnomusikologoek Ipar Euskal Herrian egin inkesta soidununa sarean kontsultagarri dago (1973an egin zutena ere). Besteak beste Lapurdin ibili ziren ere kantu batzuk grabatzen. Lekukoen artean Ganizon Bergara "Txistu" zegoen (entzun "Errakozu ene partez milaka goraintzi" kantua).
- 1947an, Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Andral-ek egin inkesta (Didómena - Entrepôt de données de la recherche de l'EHESS)
- "Pays Basque I" - 1947ko inkestari buruzko artikulua - Marie Hirigoyen Bidart (frantsesez)
- CNRS-ATP-ren arteko misio baten baitan, inkesta ethnomusikologoa Pirinio Atlantikoetan 1973an. Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Andral (Didómena - Entrepôt de données de la recherche de l'EHESS)