Hastapenak eta edizio desberdinak

1999tik goiti hasi ziren Oxtikenekoak elkarteko kideak Senperen bildutako kantuak Ttipi-ttapa aldizkariko gehigarri batean argitaratzen. Ekimen hortan oinarritu ziren Kantu xaharraren lehen egunaren antolatzeko.

Hastapenak

Marie-Jeanne Tuculet-en (1887-1959) kantu kaierra
Marie-Jeanne Tuculet-en (1887-1959) kantu kaierra
Hala zioten Ttipi-ttapako 1999ko otsailaren 11ko Senpereko gehigarrian: "Betidanik senpertarrek kanturako fama haundia ukan dute. Den estakuru ttikiena aski zen kantuz hartzeko. Ez zen ez denbora haietan "xaramela" beharrik.
Duela 20 bat urte Senpereko errexiñolak mututu zauzkigu.
Egun batez, agian deneri esker, xoria piztuko delakoan, Ttipi-ttapa egiten dugunei iduritu zauku beharrezkoa etxeetan diren kantu xaharrak biltzea eta zabaltzea. Segur gira han hemenka badirela kantu horiek "xaramelak" gordetzen ez dituenak edo berdin baten batzuek gogoz oraindik dakizkitenak. Ttipi-ttapa prest legoke kantu horien agertzeko edo berdin zintan hartzeko, egun batez liburuxka bat egiteko asmoz".

Senpere Olandeiko Joséphine Zamora Billon "Fifine"-k eman "Ni ere badut fortuna baina ez zuk emana" ("Usoa eta Amerikanoa") kantuarekin ireki zen saila.
Bere amaren - Marie-Jeanne Tuculet (1887, Urruña, 1959, Senpere) - kantu kaierratik atera zituen bertso horiek (ikus ere Marie-Jeanne Tuculet-en kantu kaierra osoa).

Azpimarratu behar da ere Oxtikenekoak elkarteak 2001 eta 2014 artean atera hainbat argitalpenen lehen urratsa izan zela ere hor.

Kantu xaharraren eguna

Bilketa lan horren ondorioz sortu zen beraz kantu bazkari baten antolatzeko xedea.

Mixel Mendiboure izan da Senpereko kantu xaharraren egunaren sortzaikeetariko bat. Hemen entzun daiteke 2. edizioaren irekitzerako eman zuen hitzaldia.

Otoi onartu estatistika eta marketin-cookieak soinu horren entzuteko.

Lehen bi edizioei buruzko artikuluak irakur daitezke ere:

 

Senpereko Kantu xaharren eguna - Datak eta tokiak (1999-2012)

# Eguna Tokia
1 1999ko uztailaren 11 Senpere (Oxtikenea)
2 2000ko uztailaren 16a Senpere - Ibarrun (Inharria)
3 2001eko uztailaren 15a Senpere - Ibarrun (Inharria)
4 2003ko uztailaren 13a Senpere - Ibarrun (Inharria)
5 2005eko irailaren 18a Senpere (Oxtikenea)
6 2007ko irailaren 16a Senpere (Oxtikenea)
7 2008ko irailaren 21a Senpere (Amotze Larraldea)
8 2010eko urriaren 10a Senpere (Amotze Larraldea)
9 2012ko azaroaren 4a Senpere (Amotze Larraldea)