"Black is Beltza" filma

"Black is Beltza" filma

Espainia/Euskal Herria – 2018 – 88 minutu - Zuzendaria: Fermin Muguruza. Unax Ugalde, Isaach de Bankolé, Iseo, Sergi Lopez, Ramon Aguirreren botzekin.

1965 eko Urria, New York. Iruñeko San Ferminetako erraldoi ezagunak, New Yorkeko 5. etorbidean desfilatzeko gonbidatuak dira. Baina, ipar-amerikar agintariek debekatu die bi erraldoi beltzei desfilatzea, nagusi den arraza bereizkeriarengatik. Manexendako, gehiegi da, haren sineste, eta izaera errebeldeari leiala geldituz, haren lankide eta lagunak, ez ditu segitzen Euskal-Herrira. Horren ordez, herritarren eskubideak eta kontra-kultura sinbolisatzen dituen New York-a deskubritzen du. Mementu hartan, ez du imajinatzen, bidaia luze baten hastapena dela, haren sorterritik urrun, Euskal Herritik urrun, Cuba eta Mexikoren artean, Alger eta Montrealetik pasatuz. Bertan aurkituko ditu alde guzietako militanteak, CIA ko agenteak, emazte suhar eta iraultzaileak... Haren bidaia iniziatiko, eta odisea antikonformista honen bidez, 1960-ko hamarkada bukaera hartan, irakitan den mundu bat zeharkatzen du. Gerla Hotza eta jendakien askapen mugimenduen mundu bat. Filmea, 2D animazioaren arabera moldatua da, bainan jatorrizko nobela grafikoaren estetikatik hurbil egoten da. Bestalde, soinu banda mugimendutsua, filmearentzat sortua izan da, Fermin Muguruzaren izpiritu eklektikoa eta inguratzen duen munduari duen idekiduraren moldean. Abentura filme bat da eta denbora berean, ustekabeko gertakari segida bat kondatzen digu, musikari, autore eta dokumentaristak, haren fikziozko lehen filme hortan. Manexen abenturek, poz handiarekin murgiltzen gaituzte garai hartako irakite kultural eta politikoan, umore izpi bat baztertu gabe eta gibelean utzi duen, Frankoren diktaturaren pean den Euskal Herriaren nostalgia adieraziz ere.

Fermin Muguruza egilearen eta Sergi Lopez aktorearen presentziarekin

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)