"Badu, bada" euskararen inguruko erakusketa berria
2012ko azaroaren 16tik 2013ko otsailaren 13a arte, Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketa berria ikusten ahalko da Donostiako San Telmo museoan. Erakusketaren aitzakiarekin, hainbat animazio antolatuko dituzte gainera.

Badu, bada erakusketa Donostiako San Telmo museoak oso-osorik berak ekoiztu duen lehen erakusketa da. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Etxepare institutuarekin elkarlanean, Museoak euskarari buruz sekula egina izan den erakusketarik handiena prestatu du.
1100 metro karratu eta 10 gune desberdinetan, erakusketak euskararen historia, oraingo egoera eta etorkizuneko erronkak aurkezten ditu.
Horretaz gain, azaroaren 20tik aitzina, adin guzietarako ekintzak izanen dira San Telmo Museoan berean.
Xehetasunak :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)