Lurralde-arteko hizkuntzen eta kulturen topaketak Akitanian
Lurralde-arteko hizkuntzen eta kulturen XXII. topaketak azaroaren 29tik abenduaren 1era iraganen dira Bordelen, Baionan eta Pauen. Azaroaren 30eko eguna, "Hizkuntza politika Iparraldean" lemapean iraganen da Baionan. Karia hortara, hitzartze ezberdinak izanen dira, Euskal Museoaren bisita bat, bai eta euskal kulturaren inguruko animazio batzu ere.

Lurralde-arteko hizkuntzen eta kulturen topaketen elkartea 1991n sortu zen. Urtero, egun batzuetako mintegi bat antolatzen du hizkuntza propioa daukan Frantziako eskualde batean (ikus ere gai honetaz Erramun Baxok-ek idatzi artikulua).
2012an Lurralde-arteko XXII. topaketak Akitanian antolatuko dituzte Hizkuntza eta Kulturen Lurralde arteko topaketen elkartea, IEO Aquitània eta Euskararen Erakunde Publikoaren artean. Bordalen azaroaren 29an, Baionan azaroaren 30ean eta Pauen abenduaren 1ean, hiru egunez iraganen dira.
Abenduaren 30eko goizean, Baionako Euskal Museoan, parte-hartzaile desberdinak Iparraldeko hizkuntza politikaren inguruan arituko dira. Euskararen Erakunde Publikoko hizkuntza politikaren aurkezpena egina izanen da, bai eta euskarazko formakuntza profesionala eta jarraikiari buruzko begirada zehatza, AEKrekin eta lizeoetako arduradunekin.
Arratsaldean aldiz, Euskal Museoaren bisita egiten ahalko dute, Euskal kultur erakundearen ekimenez egin Iparraldea 21 bideoa begiratu eta Pantxoa Etchegoin zuzendariak Euskal kultur erakundearen aurkezpen bat eginen die.
Ondotik elkartearen Biltzar Nagusia eginen dute eta hori bukatzean, musika animazioa izanen da Philippe de Ezcurra eta Kattalin Indaburu-rekin. Biharamunean, delegazioa Pauen izanen da.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)