Durangoko Azokara joateko autobusa
Aurten ere, Garazi-Baigorriko Gau Eskolak autobus bat antolatzen du Durangoko liburu eta disko azokara joateko. Ateraldia abenduaren 8an izanen da, larunbatarekin. Izena eman behar da.

Autobusa Donapaleutik abiatuko da 8:30etan. Ondotik, Larzabalen, Donibane Garazin, Ortzaizen, Kanbon, Baionan, Biarritzen eta Biriatun geldituko da. Itzultzeko aldiz, 19:00etan abiatuko da Durangotik. Prezioa 20 eurokoa da (15 euro AEK kideentzat). 12 urtez peko haurrek ez dute ordaintzen.
Izenak abenduaren 3ko eman behar dira : 05.59.37.79.15. / aek.garazi@gmail.com edo formulario hau betez.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)