Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2015eko deialdia

2015/03/03

Bosgarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 19a.

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2015eko deialdia
Argazkia: Jakes Larre (EKE)

Tokia: Nekatoenea – Abbadia Eremua - 64700 Hendaia
Datak: 2015eko urri-azaroa
Iraupena: hilabete bat
Artistari eman beka: 1000 euro

Artistaren aterbetzea

Tailer-apartamendu bat artistaren esku ezarria izanen da hilabete baterako Hendaiako Abbadiako Eremuan, « Nekatoenea » deitzen den etxean.

"Nekatoenea" Abadiako Eremua babestuan izanik, idazleak beharko ditu bertako arauak kontutan izan (bizikleta eta zakurrak debekatua, parkinga 700 m.tara).

Ekoizpen eta balorazio baldintzak

Egitasmoak bi zati ukanen ditu, eta hauek beharko dira ongi errespetatu :

1-Gazte literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako "Nekatoenea" etxean 
Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz eginen dela. Hala ere, sorkuntzak oihartzun egin beharko dio Euskal Kultur Erakundearen "Hogei’ta" deitu urte anitzeko programa berriari. Programa horren xedea euskal kulturaren aniztasun osoa baloratzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea da.

2- Ikasle gazteekin jarduera bat : 12 urtetik gorako ikasle talde batekin. Idazleak bere idazlanari buruz proposatu nahi duen lana. Ikasturte hasieran hitzartuko du irakaslearekin eta 2015-2016 ikasturte bitartean antolatuko du ikasleekin 12 orduz elkartuz. Jarduera honek Hego Lapurdiko Hirigune eta DRACeko EAC programaren barnean izanen da horien finantzaketa berezia izanik.

Hautaketa
Epaimahai batek du hautua eginen, hautagaitza txostenak aztertu ondoren. Partaide egitura bakoitzak ordezkari bat izendatuko duelarik epaimahaian parte hartzeko.

Hautua
Erabakia hartu eta aste batera hautagai guziei e-postaz igorriko zaie erantzuna.

Hautagaitza aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 20a baino lehen.

Txostenak (egitasmoa, CVa, erreferentzia literarioak, etabar) egor daitezke hiru helbide hauetara, edo mailez, edo postaz :

  • Euskal Idazleen Elkartea
    Euskal Idazleen Elkartea • Zemoria kalea, 25 • 20013 Donostia (Gipuzkoa)
    www.idazleak.eus - eie@idazleak.org - Tel.: 943 27 69 99 • Fax: 943 27 72 88
  • Euskal Kultur Erakundea
    etchegoin@eke.eus - Lota jauregia - 64480 Uztaritze Tel. 0033 5 59 93 25 25
  • CPIE Euskal itsasbazterra
    www.nekatoenea.eu - cpielittoralbasque.sorkuntza@hendaye.com
    CPIE Euskal Itsasbazterra / Larretxea, Abbadiako eremua, rue Armatonde karrika, 64700 Hendaia
    Tel. 0033 5 59 20 37 20 - Fax: 0033 5 59 20 47 20

Xehetasunak

Aitzineko idazle egonaldiak:

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)