Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalarekin elkarlanean, EKE-k Burdina sorkuntza aurkezten du

2020/01/30

Euskal kultur erakundeak eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak atseginekin aurkezten dizuegu Burdina, hierro, la saga du fer, 2020. urte honetan elkarrekin eraman lehen errealizazioa. Sentsibilitatez eta tradizio artistikoz betea den dantza eta musika emanaldi hau, otsailaren 27an iraganen da, 20:30etan, Baionako Michel Portal antzokian.

Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalarekin elkarlanean, EKE-k Burdina sorkuntza aurkezten du
Beñat Achiary & Adriana Bilbao © Jasone Ortiz

Euskal kulturaren sorkuntzaren eta hedapenaren zerbitzuko den aspaldiko lankidetza bati esker, Euskal kultur erakundeak eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak, urtero koerrealizazioak eta koprodukzioak eskaintzen dituzte ikusgarrigintza alorrean.

Burdina, hierro, la saga du fer ikusgarriarekin, 2020 urte honen hasieran, EKE-k eta Eszena nazionalak, kulturartekotasuna eta diziplinartekotasuna omentzea hautatu dute.

Kantuaren, dantzaren eta antzerkiaren bitartez, ikusgarriak halako murgiltze poetiko bat eskaintzen digu andaluziar familien intimitatean. Miseriak bultzatuta, Bizkaiko burdin meategietara joan ziren, Trianoko mendietako "urre gorria" ateratzeko.

Ikusgarriak agurrak, itxaropenak, maitatu pertsonaren galtzea kontatzen ditu... eta bakarrik gelditzen diren emazteentzat, zortea eskuetan hartzeko eta berpizteko beharra.

Adriana Bilbao dantzaria deliberamendu horren adibide argia da. Bere flamenkoak hegan egiten du Beñat Achiary-ren eta Raúl Micó-ren euskal eta andaluziar kantuekin batera, Guillermo Guillén eta Michel Queuille-ren musiken gainean eta burdin-haga eskuetan duten hiru harrizilatzaileren erritmora, hauek arbasoen memorioa irudikatzen dutelarik.

Sorkuntza artistiko hau mugaz gaindikoa da. Alabaina,  Ezkandrai elkartearen (Baiona), Imajik kooperatibaren (Bilbo), eta Adriana Bilbao (Bilbo-Madril) dantza konpainiaren artean landua izan da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)