Ipar Euskal Herriko 17 egitura Durangoko Azokaren 61. edizioan

2026/11/20

2026ko abenduaren 4tik 8ra iraganen da Durangoko Azokaren 61. edizioa. Ekitaldiaren antolatzaile den Gerediaga elkarteak eta Euskal kultur erakundeak 2006an abiatu zuten partaidetzari esker, Iparraldeko kultur eragileak bertan izanen dira beren azken berritasunen aurkezteko.

Ipar Euskal Herriko 17 egitura Durangoko Azokaren 61. edizioan
CC-BY-SA - EKE - Lorentxa Saragueta

Aurten hogoi urte beteko ditu Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko lankidetzak. Partaidetza honi esker, argitaletxeek, disketxeek eta kultura elkarteek dirulaguntza bat eta laguntza tekniko bat ukaten dute EKErenganik.

Horrela, erakusmahaia merkeago alokatzen ahal dute eta errazago sartzen ahal dira azokaren programazioan (kontzertuak, liburu aurkezpenak, ikusgarriak).

Ororen buru, EKEk plantan eman jarraipen programari esker, Ipar Euskal Herriko egituren presentzia garatzen eta iraunkortzen da urtez urte eta bide batez, Ipar Euskal Herriko euskal kulturari oihartzun gehiago ematen zaio hego Euskal Herrian. 

CC-BY-SA - EKE - Lorentxa Saragueta
CC-BY-SA - EKE - Lorentxa Saragueta

2026an, 17 egitura edota artista/talde lagunduko ditu Euskal kultur erakundeak azokan parte hartzen:

  • Argitaletxeak: Gatuzain, Ikas, Maiatz, Zortziko, Elkar, Haria, Haran Ubel, Sü Azia
  • Diskoetxe edo musika elkarteak: Maider, Amaia Riouspeyrous, Xutik, Maita Kultura, Maskak, RTZ
  • Bestelakoak: Seaska, Herri Urrats elkartea

Bestalde, Euskal kultur erakundeak, Durangoko azokaren karietara, aurtengo Iparraldeko disko eta liburu berritasunak bere webgunean bildu ditu, horien artean azokaren 61. edizioan parte hartzen duten egituren lanak baita ere beste batzuenak.

2026an euskarazko 64 berritasun plazaratu dira:

  • 45 liburu
  • 13 disko
  • 6 bestelako ekoizpen (literatura aldizkariak, egutegia, bi joko, panpina)

Azokak iraunen duen bost egunetan zehar, ipar Euskal Herriko 15 artisten edo egituren lanak (liburu, disko edo zinema aukezpenak) aurkeztuak izanen dira. 

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)