Niko Etxart eta rockandrolla nagusi Getxon zein Donibane Lohizunen
Azaroaren 8tik 30era bitartean, Getxok "Iparra galdu gabe" kultura denboraldiaren 25. urteurrena ospatuko du. Bizkaiko udalerriko hainbat txokotan banatuko den edizio berezi honek Iparraldeko artistak jarriko ditu erdigunean. Ekimen aberasgarri hau Getxoko Udalak eta Euskal kultur erakundeak urteetan zehar mantendu duten elkarlan estuaren fruitua da. Aurten, mende laurdeneko ibilbidea borobiltzeko, egitarauak Niko Etxarti eskainitako omenaldi gaualdi handia izanen du hitzordu nagusitza.
Bi urtetarik behin, Getxoko Hiriak, Euskal kultur erakundearekin elkarlanean, Iparraldeko hainbat artista gomitatzen dituen Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatzen du. Bi erakundeen artean duela hamabost urte baino gehiago hasitako elkarlanak helburu hauek ditu: Iparraldeko ekoizpen artistikoen eta artisten zirkulazioa erraztea eta sustatzea; Bizkaiko hiriko biztanleei gure baliabide kulturalak ezagutaraztea; baita iparraldearen eta hegoaldearen arteko trukaketa artistikoak biderkatzea ere.
"Iparra galdu gabe" kultura-ekimenaren 25. urteurrena.
Getxoko Udalak eta Euskal kultur erakundeak elkarlanean antolatzen dute, Getxoko kulturako eta euskalgintzako eragile ugariren laguntzarekin, horren helburua dela Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko loturak sendotzea kulturaren eta euskararen bidez.
Ospakizun berezi honetan, Zuberoako musikariak gonbidatutako artista talde zabala izanen du alboan. Oholtzan lagun izanen ditu Hapa-Hapa taldea, 1980ko hamarkadaz geroztik bere ohiko taldea, Robert Larrandabürü eta Dominika Eiheraberri, Zuberoako kantu tradizionalaren adierazleak, Anje Duhalde, euskal folkaren eta rockaren izen handietako bat, Xabaltx kantautorea, euskarazko kultur eszenako erreferentea, Anne Bidalun abeslaria eta Süne.
Egitaraua
- Bertso musikatuak - Azaroak 06 - 19:00 - Azebarri
- Iparraldea Kantuz - Azaroak 06/12/20/27 - 18:00 - Benta
- "Eta galtzen bagara zer?" Egoitz Zelaia - Azaroak 09 - 19:30 - Villamonte
- "Sorgina banaiz" Asisko Urmeneta - Azaroak 13 - 19-30 - Azebarri
- Gurashow - Azaroak 15 - 12:00 - TikiToki Zentroa
- Promesarik txikiena - Azaroak 20 - 20:00 - Muxikebarri
- Niko Etxarti omenaldia - Azaroak 21 - 20:00 - Muxikebarri
- Mamuka - Azaroak 22 - 16:30/18:30 - Muxikebarri/Arrigunaga
- "Bardeetako otsoak" Jakes Sarraillet - Azaroak 26 - 19:30 - Villamonte
- Niko Etxarti omenaldia - Azaroak 28 - 20:00 - Donibane Lohizune
Xehetasunak
- Egitaraua (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)