Iparraldeko eragileentzako izen-emateak zabalik
Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 61. edizioa 2026eko abenduaren 4tik 8ra eginen da. Aurten ere, Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko argitaletxe, diskoetxe eta kultur elkarteak lagunduko ditu euskal kulturaren hitzordu nagusi honetan parte hartzen. EKEk abian jarritako laguntza-programari esker, Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko kultur eragileen presentzia urtetik urtera sendotzen eta indartzen ari da Durangoko Azokan.
Urtero bezala, Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko egiturak laguntzen ditu euskal kulturaren hitzordu nagusi horretan parte hartzen. Azokaren antolatzailea den Gerediaga elkartearekin duen partaidetzari esker, Euskal kultur erakundeak laguntza ekonomikoa eta teknikoa eskaintzen du:
- Erakusmahaiaren alokairurako prezio berezia, baita bidaia eta ostatu gastuen zati baten ordainketa ere.
- Izen emateen zentralizazioa eta programazioan parte hartzeko laguntza.
- Ipar Euskal Herriko egituren sustapena eta ikusgarritasuna, urteko berritasunen promozioaren, prentsaurreko baten eta beste komunikazio ekintza batzuen bidez.
Zure lana aurkezteko informazio batzuk:
- Erakusmahai bat alokatzeko: irailaren 1etik 30era, EKEren bidez
- Programazioan parte hartzeko (Ahotsenea, Saguganbara, Irudienea…): irailaren 15etik urriaren 5era
- Sortzaileendako izen-emateak DA!pro egunentzat (sortzaileei eta programatzaileei zuzendutako topaketak): irailaren 15etik urriaren 18ra
- Programatzaileendako izen-emateak DA!pro egunentzat: urriaren 19tik azaroaren 23ra
Harremanak
Durangoko Azokan parte hartu nahi duzu?
Sar zaitez harremanetan Frank Suarez-ekin irailaren 7a baino lehen.
- Frank SUAREZ - frank.suarez@eke.eus - 05.59.93.38.76
Gehiago jakin
- Gerediaga elkartea
- 2025ko Durangoko Azoka
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)