"Dantza" eta "Bertsolaritza" erakusketak Baionan eta Biarritzen
Udazken honetan Euskal kultur erakundeak ekoiztu bi erakusketa ikusgai izanen dira hiriguneko Euskal kostaldea - Aturri eremuan. Euskal ohiko dantzari buruzkoa Baionako mediatekan aurkeztua izanen da urriaren 8tik 2027ko urtarrilaren 9a arte eta bertsolaritzari buruzkoa Biarritzeko mediatekan, urriaren 13tik azaroaren 12a arte.
Bertsolaritza - Zonbait behako
Bertsolaritzaren munduan murgiltzera eramaten gaitu erakusketa honek. Euskal kultur erakundeak ekoiztu du. Bertsolaritza ezagutzen ez dutenei ahozko arte honen ulertzeko zonbait gako eskainiko dizkie. Bertsozaleek, aldiz, lekukotasun eta artxibo-irudi arraroen ikusteko parada ukanen dute.
Tradizio honi buruzko "Iparraldeko" behakoa proposatzen da batez ere erakusketan.
Biarritzeko mediatekan
Azaroaren 12a arte
Gehiago jakin
Dantza - Euskal dantzaren urratsetan
Fokus tematikoen bidez, artxiboko funtsez eta irudi garaikidez lagundurik, DANTZA izeneko erakusketak dantza tradizionalak gure gizartean ukan duen eta daukan lekua esploratzen du, ondarearen eta aldaketen prismotik, transmisioaren garrantzia agerian utziz.
Baionako mediatekan
2027ko urtarrilaren 9a arte
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)