"Arteen artean"-en lehen edizioa antolatuko da aurten. Ekitaldi honek 2013an Maurice Ravel Euskal Herriko Kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak elkarlanean hasi "Euskal Kulturaren Eguna"-ren lekukoa hartzen du. Helburua, euskal adierazpen artistikoak agerian ematea da kontserbatorian, euskararen, sorkuntzaren eta praktika artistikoen inguruan gure kultura gero eta gehiago biltzeko, baloratzeko eta transmititzeko.
Arteen Artean-ek publiko guziei ezohiko programazio batez gozatzeko aukera eskaintzen die (Musika, dantza, antzerkia eta mintzaldiak).
Egitaraua
Azaroaren 10ean 18:00. Baionako Euskal Museoa. Mintzaldi publikoa: “1947 eta 1973 artean bildutako soinu artxiboen aurkezpena” Marie Hirigoyen Bidarten mintzaldia 2022-2023 Ethnopole mintegiaren barruan. Hitzaldia euskaraz aldibereko frantsesezko itzulpenarekin. EKErekin lankidetzan - Doan
Azaroaren 12an 9:00 - 12:30: Baionako Henri-Grenet Auditorioa. “Dantza artean” - Zer transmisio biharko? 09:00: Ongi etorria 09:30ean: Mintzaldiak - Élisabeth Lécussant, Maurice Ravel Euskal Herriko Kontserbatorioko zuzendariordea eta Arte Eszenikoen arduraduna - Musikaren eta dantza tradizionalaren lekua Kontserbatorioan. - Johañe Etchebest, Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria – Euskal kulturaren diagnostiko partekatua. - Joana Erdozaintzi-Etxart, Euskal Dantza Federazioko Proiektu arduraduna – Euskadiko Dantza Federazioaren zeregina eta gaiak – Kontserbatorioarekin lankidetzak. - Carine Aguirregomezcorta, CCN Malandain Ballet Biarritz-eko Proiektu-administratzailea – Lurralde Polo Koreografikoa: euskal dantzari laguntzeko tresna. - Jon Olazcuaga Garibal, Claude Iruretagoyena, Maritzuli Konpainia – “Lau Urrats eta Kitto”, dantza irakasteko eta ikasteko metodoa.
Azaroak 12 . Baionako Maurice-Ravel Euskal Herriko Kontserbatorioa . 14:00-17:00. “Arteen artean tailerrak”. Musika, Dantza eta Antzerkien hiru tailer eskaintzen dira. Izen-ematea online formularioaren bidez. - Musika tailerra Jokin Irungarayk eta Ximun Garatek gidatuko dute ("Dama" ikuskizuna). - Dantza tailerra Jokin Irungarayk eta Jose Casaubonek gidatuko dute ("Dama" ikuskizuna). - Euskarazko antzerki tailerra David Ondarsek (Théâtre des Chimères) gidatuko du.
Egunari amaiera emateko "Dama" ikuskizunaren aurkezpen laburra izango da 17:30ean.
Azaroak 20 . 17:00 . Luhuso .Harri Xuri gela . DAMA ikuskizuna. Informazioa eta erreserbak: iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com