Ipuinaldia Ixabel Millet-ekin Hendaiako Mediatekan

2014/01/22

Otsailaren 8an, larunbat goizeko 11:00etan, urteko lehen euskarazko ipuinaldia iraganen da Hendaiako Herriko Mediatekan. Karia hortara, Ixabel Millet kontalariak Galtzagorriak dantzan ikuskizuna aurkeztuko die 4 urtetik goitiko haur eta burasoei.

Ipuinaldia Ixabel Millet-ekin Hendaiako Mediatekan
Argazkia: www.ixabelmillet.com

Ipuin saio honetan, haurrek euskal mitologiako ipuinak eta euskal mitologian inspiraturiko ipuinak entzuteko aukera paregabea ukanen dute. Ilargia, Izarrak, Katutxoa... agertuko dira... Galtzagorriek dantzatzen duten bitartean... Sartzea urririk izanen da.

Animazio hau Euskal kultur erakundearekin eta Euskara zerbitzuarekin elkarlanean antolatua da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)