Euskal idazleentzako literatura sorkuntza egonaldia

2025/06/02

Jarraitutasunez hamabostgarren urtez, Euskal kultur erakundeak, Itsasertzeko CPIE-k eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntzarako egoitza bikoitzerako deialdia zabaldu dute, euskaraz idazten duten egile guztiei irekia. Hautagaitza aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 4a. 

Euskal idazleentzako literatura sorkuntza egonaldia
© Lorentxa Saragueta

Egitasmoak bost ardatz ditu:

  • Euskarazko literatura sorkuntza egonaldia, XVII. mendeko sorginkeria, sinesmenak eta tradizioak testuinguru gisa hartuta, garai eta gai haien berrirakurketa bat idaztea.
  • Topaketa bat publikoarekin egonaldi denboran, Hendaian, idazleak bere ibilbidea eta gogoeta aurkez ditzan.
  • Aurkezpen publiko bat egonaldiaren ondotik, Pasai Donibanen, idazleak bere sorkuntza aurkez dezan.
  • Aurkezpen publiko bat Asporotsttipin Hendaian, Sorginkeria, jukutriak eta dantzak erakusketaren kari, idazleak bere sorkuntza aurkez dezan.
  • Idatzitako lanaren balorazio posible bat.

Deialdia euskaraz idazten duten horizonte guzietako autoreei zuzendua da. Literatura formaren hautua libre utzia da (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra…). Haur eta gazteei zuzendu proposamenak begi onez ikusiak izanen dira.

2025ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko auzoaren erdi-erdian kokatua den Hugoenea etxean apartamendu bat beretako izateaz gain, autoreak 3000 euroko dirulaguntza ukanen du.

Hautagaiek uztailaren 4a arte dute heien burua aurkezteko.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)