Donapaleun iraganen da gure biltzar nagusia, apirilaren 25ean
Euskal kultur erakundearen aurtengo Biltzar Nagusia apirilaren 25ean iraganen da, larunbatez, 9:30etan, Donapaleuko Saint-Louis zinegelan. Bilkura horretan, 2025eko ekintzen laburpena eta kontuak aurkeztuko dira. Gure elkartekide guziak gomitatuak dira biltzar garrantzitsu horretan parte hartzera.
Aipagaiak honako hauek izanen dira:
- Txosten morala
- 2025eko ekintzen bilana eta 2026ko perspektibak
- 2025eko kontuen aurkezpena
- Kontu ikuskatzailearen txostena
- Hitz hartzeak
- Txostenen bozkatzea
- Kontu emaitzaren esleipena (bozka)
- Elkarteen urtesariaren finkatzea
- Uztaritzeko kultur polo egitasmoaren aurkezpena
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)