Durangoko Azoka: izenak emateko mementoa da
Durangoko Azokaren 60. edizioa, 2025eko abenduaren 5etik 8ra iraganen da. Aurten ere, Ipar Euskal Herriko argitaletxeek, diskoetxeek eta kultura elkarteek Euskal kultur erakundearen laguntza jasoko dute azokan parte hartzeko. EKE-k abian jarri duen jarraipen programari esker, Xiberoko, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko eragileen presentzia garatzen eta iraunkortzen da urtez urte.

Durangoko Azoka euskal kulturaren topagune nagusietarik bat da, eta urtero hainbat erakusmahai eta erakusle biltzen ditu bertan, literaturaren, musikaren, antzerkiaren eta arte eszenikoen esparrukoak, besteak beste. Azokaren arrakasta ez da kasualitatea; Gerediaga elkarte antolatzaileak eta Euskal kultur erakundeak 2006tik goiti gauzatu partaidetzari esker, argitaletxeek, diskoetxeek eta kultura elkarteek dirulaguntzak eta laguntza teknikoa jasotzen dituzte.
Honen bidez, erakusmahaiak merkeago aloka ditzakete, eta azokaren programazioan errazago sartzen dira. Programazio horrek ekintza anitz biltzen ditu: liburu aurkezpenak, kontzertuak, ikusgarriak, mintzaldiak eta eztabaidak, besteak beste.
Zure lana aurkezteko informazio batzuk:
- Erakusmahaia alokatzeko epea: irailaren 1.etik 30era
- Egitarauan parte hartzeko izen emateak: irailaren 15etik urriaren 6ra
- Izen emateak DA!pro egunentzat (sortzaileei eta programatzaileei zuzendutako topaketak), sortzaileentzat: irailaren 15etik urriaren 18ra
- Izen emateak DA!pro egunentzat, programatzaileentzat: urriaren 20tik azaroaren 22ra
Harremanak
- Frank SUAREZ - frank.suarez@eke.eus - 05.59.93.38.76
Gehiago jakin
- Gerediaga elkartea
- 2024ko Durangoko Azoka
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)