Ipar Euskal Herriko 16 egitura Durangoko Azokaren 59. edizioan

2024/11/25

Durangoko Azokaren 59. edizioa 2024ko abenduaren 5etik 8ra iraganen da. 2006an abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko egituren hainbat ekoizpen deskubritzeko parada izanen da.

Ipar Euskal Herriko 16 egitura Durangoko Azokaren 59. edizioan
© Lorentxa Saragueta

Aurten hemezortzi urte beteko ditu Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko lankidetzak. Partaidetza honi esker, argitaletxeek, disketxeek eta kultura elkarteek dirulaguntza bat eta laguntza tekniko bat ukaten dute EKErenganik. Horrela, erakusmahaia merkeago alokatzen ahal dute eta errazago sartzen ahal dira azokaren programazioan (kontzertuak, liburu aurkezpenak...). Ororen buru, EKEk plantan eman jarraipen programari esker, Ipar Euskal Herriko egituren presentzia garatzen eta iraunkortzen da urtez urte eta bide batez, ipar Euskal Herriko euskal kulturari oihartzun gehiago ematen zaio hego Euskal Herrian.

2024an, 16 egitura edota artista/talde lagunduko ditu Euskal kultur erakundeak azokan parte hartzen:

Bestalde, Euskal kultur erakundeak, Durangoko azokaren karietara, 2024ko argitalpenen katalogo bat apailatu du.
EKEren laguntzarekin azokaren 59. edizioan parte hartzen duten egituren lanak biltzen ditu baita ere beste batzuenak (Iparraldekoak edo Ipar Euskal Herriko artistak argitaratzen dituztenak).

2024an plazaratu diren euskarazko 51 berritasun:

  • 33 liburu
  • 15 disko
  • 3 bestelako ekoizpen (literatura aldizkari, egutegi, mapa)

Bestalde, azokak iraunen duen lau egunetan zehar, ipar Euskal Herriko 15 artisten edo egituren lanak (liburu edo disko aukezpenak) aurkeztuak izanen dira azokaren gune ezberdinetan.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)