EKE-k eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak hiru korealizazio berri aurkeztuko dituzte 2022-2023 denboraldian

2022/10/14

Euskal kulturaren sorkuntzaren eta hedapenaren zerbitzuko den aspaldiko lankidetzari esker, Euskal kultur erakundeak eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak hiru koprodukzio programatzen dituzte 2022-2023 kultura denboraldian. Hala nola, aurkeztuko dira Elirale dantza konpaniaren Fuga! sorkuntza berria 2022ko urriaren 20 eta 21ean Angeluko Quintaou antzokian, Axut eta Artedrama antzerki taldeen Hondamendia antzezlana 2023ko urtarrilaren 26 eta 27an baita ere Haratago taldearen Basa ahaide kontzertua 2023ko otsailaren 18an, bi azken horiek Baionako Michel Portal antzokian.

EKE-k eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak hiru korealizazio berri aurkeztuko dituzte 2022-2023 denboraldian
Hondamendia © Ainhoa Resano

Kultura Ministeritzak eta "Eszena nazional" bezala labelizatu ikusgarrigintza alorreko sorkuntza garaikidearen ekoizpen eta hedapen lekuek, publiko berrietara iristeko eta beste sareetan sartzeko aukera eskaintzen diote euskal kulturari.

Horrez gain, Euskal kultur erakundearen eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalaren artean aspaldidanik josia izan den partaidetzak, Eszena nazionalaren programazioan euskal ikusgarrigintzaren presentzia handitzea du xede. Euskal ikusgarriak ekoizteko beharrezkoak diren ahalak eskaintzea da lankidetza honen beste helburua.

Euskal kulturaren sorkuntzaren eta hedapenaren zerbitzuko den elkarlan horri esker, Euskal kultur erakundeak eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak, urtero korealizazioak eskaintzen dituzte.

  • Fuga! - Pantxika Telleria Elirale konpainia - Urriak 20a & 21a - 20:00 - Quintaou gela - Angelu 
  • Hondamendia - Axut! & Artedrama - Urriak 26a & 27a - 20:00 - Michel Portal Antzokia - Baiona
  • Haratago + L'Alba - Ostailak 23a - 20:00 - Michel Portal Antzokia - Baiona

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)