"Eleketa: Xiberoako pastoralaren eta maskaraden ahozko oroimenak" borna Sohütan ikusgai
"Eleketa: Xiberoako pastoralaren eta maskaraden ahozko oroimenak" borna Sohütako Elixaltenean (Le Panoramic ostatuan) ikusgai izanen da ekainaren 12tik uztailaren 24ra arte. EKEk ekoiztu erakusketa hau, "Sohütarrak" pastorala elkartearekin partaidetzan proposatua izanen da.
Badu kasik 20 urte orain Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren bilketan diharduela, Eleketa deitu programa garatuz, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean.
Euskal kultur erakundeak, Eleketa fondoaren aberastasuna ezagutarazi nahiz, mintzoak.eus ataria garatzen du eta, aldi berean, lekukotasunak lurraldera itzul daitezen helburuarekin, erakusketa desberdinak hondu ditu urteetan zehar.
Sohütan erakutsiko den erakusketa 2023an Maulen egon zen "Eleketa: Xiberoako oroimenak" erakusketaren parte bat da, eta 2024an Gamere-Zihigan erakutsia izan zen jadanik. Gameren egin zen bezala, Lurdes Iriondo pastorala prestatzen duten aktore eta laguntzaile sohütarrek erakusketa hau ikusteko parada izanen dute hilabete pare batez, mustraka (errepika) denboretan.
Oraingoan beraz, ekainaren 12tik goiti uztailaren 24era arte, Elixaltenera joanen da (Le Panoramic ostatura) publiko zabalak ikusteko parada ukan dezan.
Erakusketa ekainaren 12an, 18:30etan estreinatuko da Elixaltenean, aurkezpen labur batekin.
Gehiago jakin
Elixalteneko ordutegiak (Le Panoramic ostatua):
- Astelehenetik ostiralera: 09:00-18:00
- Larunbatean: hetsia
- Igandean: 09:00-12 :00
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)