Etnologo Gazte: gazteak ahozko memoriaren zaindari

2026/03/24

"Etnologo Gazte" proiektua burutu da Donostei kolegioko 6 ikasle eta haien irakaslearekin 2026ko urtarriletik martxora. Baionako Artxibategiak EKErekin partaidetzan kolegioko eta lizeoko ikasleei proposatzen dien modulu pedagogikoa da, gazteen ahozko memoriaren bilketari, artxibatzeari eta hedatzeari sentsibilizatzeko helburuarekin.

Etnologo Gazte: gazteak ahozko memoriaren zaindari
CC-BY-SA - EKE - Mathias Olaso

2023an Manex Edozaintzi-Etxart-eko ikasleek egin zuten bezala, aldi hontan Baigorriko Donostei kolegioko ikasleekin eraman da Etnologo Gazte programa.
Donostei kolegioko 6 ikasle ahozko memoriaren biltzaile lanetan aritu dira, 3 lekukotasun bilduz. Taldean lehenik elkarrizketatze eta filmatze teknikak ikasi ondoren, binaka haien hautuko lekuko bat filmatu dute eta lekukotasuna landu dute : berriz entzunez, muntatuz, sekuentziatan emanez eta aipatu gai nagusiak laburbilduz.

Bukatzeko, Baionako Artxibategiaren bisita egin dute, artxiboak non eta nola atxikiak diren ulertzeko. Horiek hola, hiru lanbide interesgarrien ezagutza egin dute: etnologoarena, irudihartzaile/muntatzailearena eta artxibozainarena.

CC-BY-SA - EKE - Mathias Olaso
CC-BY-SA - EKE - Mathias Olaso

Ekainaren 19an hiru elkarrizketak erakutsiko dituzte kolegioan, guraso, ikasle eta elkarrizketatuen presentziarekin, belaunaldien arteko trukaketa ederra ahalbidetuz. Bestalde,
2026ko azaroan, Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren (FICAB) Hezkuntza sailaren ARK-MO egitasmoaren kari, ikasleei haien lanen aurkezteko parada emanen zaie ere.

Film horiek hemen ikusgai dira.

Gehiago jakin

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)