Gure ahozko lekukotasunak BILKETA euskal funtsen atarian zerrendatuak dira orain

2026/10/11

Gure MINTZOAK.eus atariko ahozko lekukotasun frango (testigantzak, kantuak, hitzaldiak…) BILKETA.eus webgunean erreferentziatuak izanen dira hemendik aitzina. Ondorioz, Euskal kultur erakundeak abiatu partaidetzari esker, ahozko memoriaren arloan, funts ikonografiko, testu numerizatu eta ikus-entzunezko bilduma desberdinetan bilaketa gurutzatuak egiten ahalko dira. Urrats garrantzitsua gure artxiboen hedapenerako.

Gure ahozko lekukotasunak BILKETA euskal funtsen atarian zerrendatuak dira orain
Maskarada batzuetako publikoa (1990. hamarkada) © Jean Guyot

Baionako hiriak sorturik, Frantzian zerrendatuak diren euskal funtsetarako sarbidea da BILKETA ataria. Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko edozein dokumentuk osatzen dituzte euskal funtsak.

Ahozkotasunaren arloa jorratzendu ere atariak. Izan ere ahozko bilketa baliabide paregabea da jendetza baten historia, bizimoldeak, pentsamoldeak eta bilakatzen dena dokumentatzeko. Bideoek eta audio-grabaketek sekulako bizitasuna ematen diote lehengai honi, pertsonen aurpegien, bozen eta zinezko lekukotasun pertsonal zein kolektiboen bidez.

6.000tik gora ahozko lekukotasun zerrendatuak BILKETA.eus atarian.

Euskal kultur erakundeak, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean, Eleketa ikus-entzunezko bilketaren bidez, Iparraldeko hiru probintzietan bilduma paregabea eraikitzen ari du azken 20 urte hauetan. Lekukotasun hauek Mintzoak.eus atarian ikusgai dira, herri edo elkarte batzuek ere beren baitarik egin beste bilketa batzuen ondoan (hala nola Badihardugu elkarteak Ahotsak.eus egitasmoaren karietara bildu testigantzak).

Hori dela-eta, Euskal kultur erakundeak zonbait informatika garapen bere gain hartu ditu Mintzoak.eus atarian dauden hainbat lekukotasun pasarte erreferentziatuak izan daitezen Bilketa atarian (betiere soinu bat edo bideo bat dituztenak).

Horren ondorioz, hemendik aitzina, Bilketa atarian pertsona, leku edo gai bati buruzko bilaketa bat egitean, ahozko 6.000tik gora ahozko lekukotasun atzeman daitezke. Grabaketa hauek giza dimentsioa ekartzen diote dokumentazio funtsari, eta jadanik dauden testu iturriak (liburuak, aldizkariak, artikuluak) osatzen dituzte, bizitako esperientziaren bidez.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)