Terexa Lekumberri
2019/12/06
Urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Agustin Mendizabal etnomusikologoak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Euskal kantuaren intonazio berezia izanen du aipagai, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.
Iparraldeko herri-kantaera tradizionalak dituen ezaugarrien artean, bada bat nortasun berezia ematen diona eta adituak aspaldidanik harritu izan dituena: intonazio neutro edo erdibidekoa deitzen ahal duguna. Hitzaldian, gisan honetan emandako hainbat kantu entzungo ditugu.
Agustin Mendizabal etnomusikologoak hori aipatuko du Euskal kantuaren intonazio berezia: Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko lekukoak izeneko mintzaldian.
Mintzaldia euskaraz iraganen da, bat-bateko itzulpenarekin frantsesez.
Ahozkotasunari buruzko mintegiaren karietara antolatua da.