Gure aurtengo Biltzar nagusia Donapaleun iraganen da

2023/03/13

Euskal kultur erakundearen aurtengo Biltzar nagusia apirilaren 1ean iraganen da, 10.00etan, Donapaleuko "Chemins - Bideak" kulturgunean (Frantziskanoen lehengo fraidetegian). Karia hortara 2022ko ekintzen bilduma eta konduak aurkeztuak izanen dira. Johañe Etchebest zuzendaria paradaz baliatuko da ere EKE-ren 2023-2026 bide-orriaren berri emateko. Gure elkarte-kide guziak egituraren ibilmolde ona baldintzatzen duen biltzar garrantzitsu honetan parte hartzera gomitatuak dira.

Gure aurtengo Biltzar nagusia Donapaleun iraganen da
2022ko Biltzar nagusia © Jakes Larre

Aurreikusitako aipagaiak honako hauek izan dira:

  1. Harrera
  2. EKE-ko Katixa Dolhare-Çaldumbide lehendakariaren hitza
  3. 2022ko ekintzen bilana
  4. 2022ko kontuen aurkezpena
  5. Kontu ikuskatzailearen txostena
  6. Hitz hartzeak
  7. Txostenen bozkatzea
  8. Kontu emaitzaren esleipena (bozka)
  9. Urtesariaren finkatzea
  10. EKE-ren 2023-2026 bide-orriaren aurkezpena

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)