Euskaraz irakurtzeko zonbait liburu gomendagarri
Helduei euskaraz irakurtzeko gogoa pizteko eta urrats horretan laguntzeko, "ELKARTUZ - Literatura" lantaldeko partaideek, irakurtzeko errexak diren 50 bat liburu hautatu dituzte, gai ezberdinak jorratzen dituztenak eta euskara maila bakoitzari egokituak.

Euskal kultur erakundeak 2021ean abiatu zuen ELKARTUZ desmartxaren ondotik, literaturaz amoratua den boluntario talde ttipi bat hainbat aldiz bildu da.
Euskaraz irakurtzeko zaletasuna pizteko eta, oro har, tokiko literatura sorkuntzaren aberastasuna ezagutarazteko, parte hartzaileek euskarazko booktrailer lehiaketaren proiektua burutu dute kolektiboki lurraldean, bigarren urtez segidan esperimentatua izan dena aurten.
Erregularki biltzen segituz, aldi honetan taldeak 50 bat libururen hautaketa proposatzen du. Genero eta gai ezberdinak jorratzen dituzte eta norberak ukan lezakeen euskara mailaren arabera sailkatuak.
Zerrenda hau ez da hetsia, eta tresna praktikoa izan nahi du, bakoitzak liburu egokia hauta dezan, euskaraz irakurtzen hasteko edo segitzeko.
Beste ekimen batzuk jalgiko dira, dudarik gabe, datozen hilabeteetan.
Proiektuak interesatzen bazaitu eta taldean sartu nahi baduzu, EKEri jakinaraz iezaiozu.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)