Ipar Euskal Herriko musika eta literatura argitalpen berrien bilduma apailatu dugu
Iparraldeko kultura eszenan ezinbestekoak diren egiturek, hala nola argitaletxeek, disketxeek eta elkarteek, euskarazko diskoak eta liburuak plazaratzen dituzte etengabe. SORMEN aldizkari numerikoan estreinatu berri dugun atal honetan, Ipar Euskal Herriko artisten lanak biltzen ditugu tokian tokiko euskarazko ekoizpenen zabalkundea bultzatzeko asmoz.

Zerrendatzen duguna: euskarazko ekoizpenak, Iparraldeko artisten obrak argitaratzen dituzten edozoin egiturenak eta bereziki Iparraldeko egiturenak.
Iparraldeko egituren lanak (argitaletxe, disketxe edo elkarteak) biltzen ditugu SORMEN aldizkariko "Argitalpenak" atalean, baita ere beste batzuenak (Iparraldekoak edo Ipar Euskal Herriko artistak argitaratzen dituztenak).
Plazaratzen diren euskarazko ekoizpenak baizik ez ditugu zerrendatzen (euskaraz direnak osoki edo elebidunak).
Emaitzetan liburuak eta diskoak bereizten ahal dira.
Argitalpenak formulario baten bidez proposa daitezke edo zuzenean sormen@eke.eus helbidera idatziz.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)