Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sorkuntza garaikidearen inguruko ikus-entzunezko erreportaiak

Sorkuntza garaikidearen inguruko ikus-entzunezko erreportaiak

2018/01/13

Euskal kultur erakundeak "Ondarea eta sorkuntza" gaiaren inguruan abiatu gogoeta kolektiboa Kanaldude telebista parte-hartzailearekin ondu ko-ekoizpen batekin gauzatu da joan den urtean. Euskal etnopoloaren baitan eramana izan den partaidetza horren karietara hainbat erreportaia eta elkarrizketa eginak izan dira.

Bi artista egonaldi eta trukaketa nahiz animazio tarte bat segituak izan dira, bakoitzak bere moduan ohiduraren eta sorkuntza garaikidearen arteko lotura galdezkatzen zuelarik.

  • Hego Lapurdiko Herri Elkargoak Claude Magne koreografoari (Robinson konpainia) eta Andy Scott dantzariari 2017ko maiatzan proposatu artista egonaldiari esker, Gabon-eko ohiko kulturaren parte den M’Vet-aren berreskuratzea galdezkatua izan da dantza garaikidearen bitartez (hari soinu-tresna eta tresna horren laguntzaz kontatzen diren gerla kontakizunen multzoa).
  • Maddi Zubeldia-ri eskainia izan zaion euskarazko idazketa egonaldia, lau astez iragan da Olhetako Ezpeletenian. Alzheimer eritasuna, hitza memorio tresna gisa, baina ere sorkuntza tresna bezala, horiek dira landu dituen gaiak.
  • Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak (Baigorri) Glissant-Chamoiseau-ren « Quand les murs tombent » testuan oinarrituz antolatu trukaketa eta animazio bi egunek (mintzaldiak, eztabaidak, filmak, trukaketa artistikoak), kreolizazioaz, mundialitateaz eta nortasunaz eztabaidatzeko parada eskaini dute (ikus gai honetaz Pablo Martikorenarekin egin elkarrizketa). Itxaro Borda idazlea eta Jon Sarasua ikerlaria gomitatu zituzten karia hortara.

Gehiago jakin