Ttitto Aguerre-ren "Mugak" erakusketa Donibane Garazin

2014/10/10

Itzal Aktiboa elkarteak gomitaturik, Ttitto Aguerre-ren Mugak izeneko zizelketa erakusketa 2014ko urriaren 19a arte ikusten ahal da Donibane Garaziko Dacosta galerian. Euskal kultur erakundea partaide da.

Ttitto Aguerre-ren "Mugak" erakusketa Donibane Garazin

Ttitto Aguerre (Uharte-Garazi, 1974) Mugak izenburupean datozen 3 zizelketa erakusketa ezberdinen lehenaren aurkeztera heldu zaigu. Bizkorgarriak, nahitarakoak eta zorrotzak diren forma geometrikoz osatutako barne-barneko zizelketa ; gure begirada aldaratzeko, materien eta hutsen arteko elkarrizketek, zurez, altzairuz, aluminioz, kobrez, alabastroz edo paperez egin obren barna eramanen gaituzte.

Erakusketa irekirik egonen da 2014ko urriaren 4tik 19ra, ostiral, larunbat eta igande arratsaldez 15:00-18:00 bitarte, Zitadelaren karrikako 22an kokatua den Dacosta galerian.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)