Uxue Juarez Gaztelu "Nekatoenea/Hugoenea" literatura sorkuntza egonaldiaren irabazle
Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Larretxea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskainiz (aurten Nekatoenea berritze prozesuan delarik). Egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.
Aurtengo egonaldiarentzat hautatua izan den Uxue Juarez Gaztelu (Iruña, 1981), filologoa, literatura irakaslea, poeta eta idazlea da.
Bere egonaldian, Sitsaren egunerokoa ahotsaren, paisaiaren eta entzumenaren arteko harremanen inguruko ikerketa poetiko eta performatiboa landuko du. Abbadia eremua, Hendaia eta Pasai Donibaneko paisaia natural eta akustikoetatik abiatuta, testu poetikoen, kantuen, grabazioen eta pieza hibridoen corpus bat garatu nahi du; ahozkotasuna, kantuak, soinua, entzutea eta gaur egungo idazketa elkarrizketan jarriko dituen artxibo poetiko bizia sortuz.
Uxue Juarez Gaztelu, Hendaiako Abbadia eremuan eta Larretxenean egonen da 2026ko irailan, eta ondotik, Pasai Donibaneko Hugoenea etxean urrian eta azaroan.
Bi egonaldien denboran, topaketak antolatuak izanen dira, bere lanaren garapena ezagutzeko.
Egonaldi horien helburua, idazleei sorkuntza prozesurako baliabideak eta inspirazio iturriak eskaintzea da. Larretxea eta Hugoenea leku bereziak dira, paisaia eder eta inspiragarriak eskaintzen dituztenak, eta horrek sortzaileei beren lana garatzeko espazio aproposa ematen die, Euskal Herriko ondare naturala eta kulturalan murgilduz.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)