Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Kontabilitatearen eta elkarte kudeantzaren oinarriak

Kontabilitatearen eta elkarte kudeantzaren oinarriak

Elkartekideen laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboak  informazio egun berri bat proposatuko dute Uztaritzeko Lapurdi gelan. Egun hori 2018ko apirilaren 28an iraganen da, 9:00etatik 17:00etara. Gaia : Kontabilitatearen eta elkarte kudeantzaren oinarriak. Parte hartzea urririk izanen da, baina izenak aitzinetik eman behar dira.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia Baigorrin

Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia Baigorrin

2018/04/21

Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia apirilaren 21ean iragan da, Baigorrin, "Plaza xoko" gelan, elkarte-kide eta herrietako ordezkari anitzen presentzian. 2017. urteko bilanaren egiteko mementua izan da. Joan den urtean EKE-k idatzi Euskal kulturaren diagnostikoa eta politika publikoetarako norabide proposamenak txostenaren ildo nagusiak aurkeztuak izan dira ere karia hortara. 2017ko ekintzen bilduma sarean da. 

Gehiago irakurri

"Etiopikoak" festibalaren 10 urteak

"Etiopikoak" festibalaren 10 urteak

2018ko apirilaren 25etik 28ra, Ezkandrai elkarteak "Etiopikoak" festibalaren 10. edizioa antolatuko du Baionan. Kontzertuak, eztabaidak, performantzak... Kultura ekitaldi parrasta bat antolatuak izanen dira Josean Artze-ri eskainia izanen zaion edizio honetan. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Andoni Egañaren mintzaldia Baionan

Andoni Egañaren mintzaldia Baionan

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi bat antolatzen dute Baionan. 2017an bi hitzaldi eta urte hastapen honetan beste hiru iragan ondoan, hurrengo hitzordua apirilaren 12an finkatua da, 18:00etan Baionako Euskal museoan. Egun horretan, Andoni Egaña bertsularia "Ahozkotasuna egun" gaiaren inguruan mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.

Gehiago irakurri

Manez eta Kobreak "Kaperan a Kapela"

Manez eta Kobreak "Kaperan a Kapela"

2018/04/02

2018ko apirilaren 7an, 19:00etan, Manez eta Kobreak taldeak kontzertu bat eskainiko du Hendaiako Abbadia Jauregiko kaperan. Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolatu kontzertu hau "Kaperan a Kapela" zikloaren barnean kokatzen da. Tokiak aitzinetik erreserbatzea aholkatua da.

Gehiago irakurri

Elgoyhen dantza eskolari buruzko erakusketa Atharratzen

Elgoyhen dantza eskolari buruzko erakusketa Atharratzen

Dominique Nicibar Bürgübürü argazki artxiboa erabiliz, Atharratzeko Elgoyhen (1890-1986) dantza eskolaz erakusketa bat egin du Euskal kultur erakundeak. Mauleko Ondarearen Etxean aurkeztua izan ondoan, Atharratzeko Prefosta elkartearen egoitzan ikusgai da.

Gehiago irakurri

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Baionan

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Baionan

2018/03/31

2018ko martxoaren 16tik apirilaren 6a arte, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria Baionako Arteen erdigunean ikusgai da. Lau hizkuntzatan, euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskaintzen ditu multimedian oinarritutako erakusketa honek. Sartzea urririk da.

Gehiago irakurri

"Hitz-Enea" erakusketa Baionan

"Hitz-Enea" erakusketa Baionan

Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskar Alegriak asmatu "Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan" argazki erakusketa Baionako Euskal museoan ikusgai izanen da 2018ko apirilaren 7tik maiatzaren 27a arte.

Gehiago irakurri

35. Idazleen Biltzarra Saran

35. Idazleen Biltzarra Saran

2018/03/25

2018ko apirilaren 1 eta 2an, Idazleen Biltzarraren 35. edizioa ospatuko da Sarako kiroldegian. Usaian bezala, hainbat liburu aurkezpen eta idazleekilako topaketa antolatuak izanen dira. Aurtengo Biltzar Saria Auxtin Zamora eta Jean-Claude Larronde-ri emana izanen zaie. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

ITO filmarentzat pertsonaiak eta figuranteak xerkatzen dituzte

ITO filmarentzat pertsonaiak eta figuranteak xerkatzen dituzte

2018/03/24

Kanaldude eta Prima Luce-k antolatu bideo tailer baten karietara, gazte talde bat bildu da "Hiru Uhinak" itsas kondairan oinarrituz, ITO izeneko euskarazko film labur baten egiteko. Lau pertsonaia nagusi eta hamar bat figurante xerkatzen dituzte hortarako. Hautagaitzen igortzeko azken epea martxoaren 29an finkatua da eta aktoreen hautaketa martxoaren 31n eginen dute.

Gehiago irakurri

"Zazpi senideko" antzezlana Baionako Etxepare lizeoan

"Zazpi senideko" antzezlana Baionako Etxepare lizeoan

2018/03/23

2018ko martxoaren 30ean, Baionako Etxepare Lizeoko ikasleek Axut !-en, Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldeen "Zazpi senideko" obra berria ikusteko parada izanen dute. Aitzineko bi egunetan ere, hainbat tailerretan parte hartzeko parada ukanen dute. Sorkuntza laguntzeaz gain, Euskal kultur erakundeak lizeoan iraganen diren mediazio tailer batzuk sustatzen ditu.

Gehiago irakurri

Bi Harriz Lau Xori 2018

Bi Harriz Lau Xori 2018

2018ko martxoaren 20tik 24ra, Biarritz Culture-k "Bi Harriz Lau Xori" festibalaren edizio berri bat antolatzen du Biarritzen. Euskal kulturaren aniztasuna ezagutarazi nahiz, hainbat ekitaldi proposatuak izanen dira. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Arte plastiko eta musika egonaldi deialdia

Arte plastiko eta musika egonaldi deialdia

Datorren abuztuan Donibane Lohizunen antolatzen duen Baleapop festibalaren 9. edizioa kari, Moï Moï kolektiboak alor anitzeko obra baten sortzeko (musika & artea) deia egiten die artistei. Aurtengo gaia "sakasta" izanen da. Hautagaitzak 2018ko martxoaren 30eko helarazi beharko dira.

Gehiago irakurri

"Hitz-Enea" erakusketa Hendaian

"Hitz-Enea" erakusketa Hendaian

Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskar Alegriak asmatu "Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan" argazki erakusketa Hendaiako Asporotsttipi etxean ikusgai izanen da 2018ko urtarrilaren 13tik martxoaren 31a arte.

Gehiago irakurri

2018ko maskarada, Muskilditik Larrainera

2018ko maskarada, Muskilditik Larrainera

2018ko Xiberoko maskaradak, Muskildiko gazteek ematen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamasei agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 7an iragan da Muskildin eta azkena apirilaren 22an herri berean. Bi emanaldi horien artean, Xiberoko beste hainbat herritan ibiltzen ari dira.

Gehiago irakurri

"Aterpean 2018" - 12. proiektu deialdia martxan

"Aterpean 2018" - 12. proiektu deialdia martxan

2018/03/20

2018ko irailan Baiona-Donostia Eurohiriko herri ezberdinetan ospatuko den "Dantza Hirian" Mugaz Haraindiko Hiri paisaietako dantza festibalak bere 12. proiektu deialdia abiatzen du, "Aterpean" artista egonaldien karietara. Hautagaitzak 2018ko martxoaren 31a aitzin helarazi behar dira. 

Gehiago irakurri

2018ko "Itzal Aktiboa" saria

2018ko "Itzal Aktiboa" saria

Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal kultur erakundea eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin elkarlanean, eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen laguntzarekin, 2018ko "Gazte Sorkuntza Itzal Aktiboa" saria eskaintzen du. 2.000 euroko saria, 40 urte azpitik dituen eta Euskal Herrian bizi den edo Euskal Herriarekin lotura sendoak dituen artista bati emanen zaio. Aurkezteko epea 2018ko uztailaren 15ean amaituko da.

Gehiago irakurri

"Iparraldea Bertan !" zikloaren 17. edizioa Donostian

"Iparraldea Bertan !" zikloaren 17. edizioa Donostian

2018/03/18

2018ko martxoaren 1, 8, 15 eta 22an, "Iparraldea Bertan!" zikloaren 17. edizioa ospatuko da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, Pauline & Juliette eta Bidaia taldeen kontzertuak, Franck Dolosor kazetariak zuzendu "Estitxu" dokumentala, bai eta pianoa eta euskal literatura uztartzen dituen "Harian" ikusgarria.

Gehiago irakurri

Euskal kulturaren egunaren edizio berri bat Baionan

Euskal kulturaren egunaren edizio berri bat Baionan

2018ko martxoaren 17an, Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturari buruzko egun berri bat antolatzen dute, Herri Soinu elkartearen eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren partaidetzarekin. Karia hortara, hainbat ekitaldi antolatuak dira kontserbatorioko irakasleei eta publiko zabalari zuzenduak. Euskal kultur erakundearen "Soka" erakusketa bisitatzeko parada izanen da ere.

Gehiago irakurri

Kultur egitasmoa : sortzetik komunikaziora

Kultur egitasmoa : sortzetik komunikaziora

2018ko martxoaren 29tik maiatzaren 15era, Euskal kultur erakundeak "Kultur egitasmoa : sortzetik komunikaziora" gaiaren inguruko jarraikitze kolektibo bat urririk segitzea proposatuko die bere elkartekideei. Izenak martxoaren 18ko eman behar dira berantenaz. Formakuntza hori DLAren partaidetzarekin antolatua da.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Emaila

 Euskal kultur erakundearen berripaperari harpidetzen naiz ere.

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]