Ibilki programaren hamargarren edizioaren programazioa

2022/02/08

Aurten ere Euskal Kultur Erakundea aktiboki ariko da Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde. 2022ko otsailetik ekainera, emanaldi ugari eskainiko dira Azkaine, Baiona, Bidarte, Ziburu, Hendaia, Maule eta Donibane Lohizune hirietan. Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artisteengana joateko aukera paregabea, hobeki berriz elkartzeko.

Ibilki programaren hamargarren edizioaren programazioa
Grafismoa: Marga Berra

Ibilki programaren hamargarren edizio honekin, EKEk euskal antzerkia Iparraldean hedatzen segitzen du. Erran behar da urtez urte kalitatezko proposamen anitz ateratzen direla, gero eta ikusle gehiago bilduz.

Aurtengo lehen seihilekoean, Iparraldeko ikusgarri geletan ibiliko dira zazpi konpainia, dozena bat emanaldi eskainiz, hala nola Baionan, Hendaian, Ziburun, Azkainen, Donibane Lohizunen eta Biriatun, jakinez jadanik hainbat antzezlan programatuak direla bigarren urte erdiarentzat. Emaitza oparo horiek ezinezkoak lirateke euskal antzerkiaren alde engaiatuak diren herri horiek gabe. Bihotzez eskertu nahi ditugu.

Egitaraua

  • 2022ko otsailaren 15a, 18:00 - Luna Negra - Baiona - Iki Mihi Klik - Eleka konpainia
  • 2022ko otsailaren 22a, 18:00 - Luna Negra - Baiona - Besteen kaleaCompagnie Jour de Fête
  • 2022ko otsailaren 23a, 15:00 - Parrokiako gela - Ziburu - LurXake Produkzioak
  • 2022ko martxoaren 2a, 20:30 - Mendi Zolan - Hendaia - Oihana - Itzuli konpainia
  • 2022ko martxoaren 6a, 17:00 - Donibane Lohizune - Iki Mihi Klik - Eleka konpainia
  • 2022ko apirilaren 2a, 20:30  - Azkaine - Atzerrian Lurra Garratz - Huts Teatroa
  • 2022ko apirilaren 3a, 20:30 - Azkaine - Amua - Axut !
  • 2022ko maiatzaren 13a, 20:30 - Ziburu - Atzerrian Lurra Garratz - Huts Teatroa
  • 2022ko maiatzaren 21a (Mai du Théâtre) - Gaztelu Zahar - Hendaia - Dena ongi hemen gaude - Rouge Elea
  • 2022ko maiatzaren 22a (Mai du Théâtre) - Gaztelu Zahar - Hendaia - Besteen kalea - Jour de fête konpainia
  • 2022ko ekainaren 26a - Biriatu - Iki Mihi Klik - Eleka konpainia

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)