Frank Suarez
2023/01/06
Bosgarren urtea da Etnopoloa labelaren barne, EKE-k mintzaldi ezberdinetaz osatu mintegi bat antolatzen duela ARI-UMR Passages Institutuarekin partaidetzan. Mintzaldi guziak urririk eta publiko zabalari irekiak dira. Kultura eskubideei buruz martxoaren 4an, ostiralez, eginen den mahain-ingurua mintegi honen laugarren hitzordua da.
Kultura eskubideei buruz eginen duen 30 minutuko aurkezpenaren ondotik, Jean-Michel Lucas-ek mahain-inguruan parte hartuko du Antton Curutcharry, Maika Etxecopar, Xabier Itçaina eta Denis Laborde-ekin batera. Kultura eskubideetaz eginen den mahain-ingurua galdera hauei erantzuten saiatuko da: nolako gainbalioa dakar holako konzeptuak euskal kulturaren politika publiko bat eraikitzean? Kultura eskubideen ikuspunduak, zer ekartzen die lurralde honetako praktika kulturalei? Izendatze desberdin bat soilik ala funtsezko erreferentzial berri bat?
Data: 2022ko martxoaren 4a, ostiralez, 18:15
Lekua: Baionako mediateka (Publiko zabala)
Bilketa eta Baionako mediateka-rekin ko-antolatua