Sous la jupe des filles filmaren aurkezpena eta trukaketa

Filmaren aurkezpena

Elena Bertuzzi, 2023."Sous la jupe des filles", 45min.

Sinopsia: 

Mayotte-n ezkontzetako dantza nagusia den mbiwi-tik abiatuz, filma unyago-aren iniziazio femeninoko erritoetan oinarritzen da, oraindik ere Indiako Ozeanoan, bereziki Zanzibarren praktikatzen dena, eta mota bereko beste dantza batzuk erakusten ditu. Sedukzio dantza soilak izatetik urrun, praktika horiei esker, emakumeek subjektibitate femenino indartsu eta sortzaile bat baiezta dezakete, elkartasunez eta engaiamenduz betetako jendarte bat eraikiz kolektiboki. Dantzek feminitate jarrera bat antzeztuz, emakumeek ezkontzarekin zerikusia duten gaiak menperatzen dituztela erakusten dute, eta, ondorioz, familia ekonomiaren zati handi bat eta gizarte estratifikazioa kontrolatzeko gaitasuna dutela, ezkontza aliantzen bidez. Dantzari esker, emakumeek sexualitate eta sentsualitate sortzaile bat aldarrikatzen dute, botere nagusiaren aurkako harresi bat osatzen dutenak eta askatasun, ekintza eta erabaki eremu garrantzitsu bat atxikitzea ahalbidetzen dietenak.

Trukaketaren zati bat

Moderazioa: Zibel Damestoy, dantzaria eta koreografoa Bilaka Kolektiboan

Bat-bateko itzulpena: Ekaitz Bergaretxe

Elena Bertuzzi, LESC-CNRS Paris Nanterren antropologa eta koreografoa

Gehiago jakin Elena Bertuzzi-ren lanei buruz

  • 2022, "Un dévouement sans fini : qualités de présence dans les chants et dans la danse du debaa. Analyse d'un « mode majeur » d'agir" dans Sensibles ethnographies ouvrage collectif, Ed. Petra
  • 2020, Agressivité et belles manières. Aspects compétitifs dans le debaa des femmes de Mayotte Ed. Cahier d'ethnomusicologie n°33
  • 2019, Debaa - art soufi dansé et chanté Ed. Boukan Le Courrier ultramarin
  • 2007, Les apports de la cinétographie Laban dans le processus de mémorisation de la danse à travers la partition, Monaco Dance Forum
  • 2006, Différentes modalités d’utilisation de la Cinétographie Laban en ethnologie de la danse, Study Group in Ethnochoreology.