2016-2024 - "XX. mendeko mugimendu berritzaileak" gaiaren ildo beretik eta balorapen numerikoak

Irudirik ez

2015ean hasi gai orokorraren haritik segitu du Euskal kultur erakundeak ahozko memoria biltzen.

2016an, 28 lekukotasun bildu dira sail hauen inguruan: bertsularitza (lekukotasun 1), kantua eta musika (1), hizkuntza eta literatura (2), garapen eta bilakaera sozio-ekonomikoa (14), emazte mugimenduak eta bizi baldintzak (6), sindikalismoa (1), talde politikoen sorkuntza eta bilakaera (2). Azken bat Beskoitzeko ur gazituetaz.

2017. urtetik goiti Terexa Lekumberri ari izan da XX. mendeko mugimendu berritzaileen gai anitza sakontzen, tokian-tokiko fokus batzuk eginez artetan (adibidez 2022-2023an Zuberoan, eta 2023-2024an Oztibarren).

Mintzoak-eus, Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria

Euskal kultur erakundeak sortu ataria Ipar Euskal Herrian ahozko memorio kolektiboaz egin ikus-entzunezko grabaketak ezagutarazi nahi dituen plataforma numerikoa da. Horretan sareratua izan da Eleketa, 2007tik 2009ra EKE-k bere ekimenez eraman duena, 2009tik hona Pirinio Atlantikoetako departamenduaren obragintzapean eraman programa.
Gehiago jakin: Mintzoak ataria

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa (2020-2024)

Euskal kultur erakundeak ikus-entzunezko bilketa horren aberastasuna ezagutarazi nahi du "Eleketa, ahozko memoriak" erakusketa ibiltariaren bitartez.
Gehiago jakin

Ezarpenak
2016-2019-xx-mugimendu-berritzaileak-gaiaren-ildo-beretik-eta-balorapen-numerikoa-mintzoak-eus-en