Dubois Albert, Annie

Dubois Albert, Annie

Albert Dubois Lekornen sortu da 1932ko otsailaren 19an. Zurgintzan eta maixturugintzan formatua izan da. Gabadiko zurgin batekin hasi zen lanean eta honen alabarekin ezkondu 1957an. Ezkontza hortarik zazpi haur sortu dira. Albert zurgina izan da bere bizi guzian Gabadin eta kantonamenduko herrietan.

Bideograbaketa "Larregainean" iragan da, Gabadin. Albert Dubois, bere emaztearekin, zurgintzaz mintzo da nagusiki : zurginaren formakuntza, bere lanaren fase guziak (zuhaitzaren hautatzea, aurtikitzea, moztea, karreatzea eta azkenik zuraren lantzea), xantier desberdinak (etxe barneko maixturugintza, teilatu egite, laborantxako tresna eta eraikuntzak, etxe berriak) eta eskaeraren aldaketa 1960. hamarkadatik hara. Eskuzko eta elektrikazko lan tresna gehienak ere aurkezten dizkigu Albert-k etxeari datxikola duen tailerrean. Hortakotz, bideograbaketaren lehen partea sukaldean egin da, bigarrena gibeleko tailerrean.

Gehiago jakin

Gehiago jakin