Euskal kantua - Pantxoa Etchegoin

Euskal kantua - Pantxoa Etchegoin
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Euskal kantua, bidaia soinudun baten bitartez

Mintzalaria: Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundeko zuzendaria.

Kantuak toki garrantzitsua dauka euskal gizartean. Euskal olerkigintza herrikoiaren ezinbesteko osagaietarik bat da. Jendeen arteko lokarria eta herri baten biziaren lekukoa da, bere itxaropen eta atsegabeekin, baina berezitasun batekin : euskara, honen historia kantuarenarekin arrunt lotua baita, aspaldian. "Kantuketan" disko bikoitzan (Ocora-Radio France/EKE) oinarritu bidaia soinudun baten bitartez, belaunaldi eta estilo desberdinak ezagutzeko parada proposatzen du Pantxoa Etchegoinek, basa ahaideetarik euskal kantagintza berriraino.

Gehiago jakin

Harremana