Euskarazko helduen literaturaren berritasunen aurkezpena
Ekoizpen berriak argitan emateko asmoz, Euskal kultur erakundeak, Bilketa-k eta Biblio64 liburutegiak argitalpen berrien inguruko hitzordu bat antolatzen dute urtarrilaren 27an, Kanbon. Eleberriak, saiakerak, olerkiak, liburu-ederrak, komikiak, musika eta zinema... Baionako elkar liburudendak, urte hasieratik hona atera berritasunen aurkezpen bat proposatuko du lurraldeko liburuzainen laguntzeko haien hautaketetan.
Literatura sartzearen karietara antolatu hitzordu honekin, lurraldeko liburutegi-mediateketako langileek urtarrilean egin aurkezpenen ondotik plazaratu diren euskarazko argitalpenen hautaketa baten deskubritzeko parada ukanen dute. Eguna, Kanboko Biblio64 egoitzan iraganen da, 2025eko urtarrilaren 27an, asteartez.
- 09:30-12:00 - Helduen saileko euskarazko berritasunen aurkezpena Baionako elkar liburudendaren eskutik.
Gehiago jakin
- Izena emateko egin klik hemen: Biblio64
- Bilketa
- Elkar Baiona
- Biblio64
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)