De Monzon jauna gero eta gehiago aipatua

De Monzon jauna 1904ean sortua zen Bergarako Olaso dorretxean.

Telesforo de Monzon  - 1978 (© Pedro Luis Ormazabal)
Telesforo de Monzon - 1978 (© Pedro Luis Ormazabal)
Familia aristokrata baitzen, Gipuzkoako aberatsenetarik, lau haurrideek etxean berean apez bat ukan zuten beren eskolatzeko.

Bergarako hautetsi eta Madrilgo Gorteetan diputatu egonik, Jose Antonio Aguirre lehendakariak, Monzon izendatu zuen, 1936an, Euskal Gobernuko Barne Ministro eta Espainiako gerla finitu arte hala izan zen.
Gero, beste milaka Euskaldunek bezala, ihes egin behar ukan zuen eta Mexikora joan zen.

1946an Donibane Lohizuneko Mende Berri bere familiako etxera itzuli zen.
Orduz geroz, Iparraldeko euskal kulturgintzan artoski parte hartu zuen, bereziki antzerkiak idatziz baita kantu hitzak, "Pantxoa eta Peio" (Pantxoa Carrere eta Peio Ospital) bikote famatuak ezagutarazi zituenak.

Monzon jaunak antzerkigintzaren hiru adarrak zerbitzatu zituen: jokalari (Begiraleak taldean), zuzendari (laupabost talde lagunduz), idazle gisa bederatzi obra eskainiz. Hiru famatuenak direla: Menditarrak, Behorraren ostikoa eta Hazparneko Anderea.

1978an Bergarara itzuli zen eta urte bat berantago Herri Batasuna alderdiburu hautatu zuten.
Bere azken hatsa 1981ean eman zuen.

Haren idazteko moldearen preziatzeko, hona zatitxo bat bere azken obra izan beharra zen Eneko Bizkai eta Maria Lorka obratik hartua eta Heletarrek 1967an estreinatu zutena.