Hitzaditza 2007: diktaketa euskaraz

Diktatu idatziaren ariketa aitzakitzat hartuz, helburua da euskararen
erabilera sustatzea eta bereziki irakurmena eta idazmena bultzatzea.
Edizio honetarako maila bakar bat izan da helduentzat, aldiz diktaketa bat
proposatua izan zaie 12-15 urteko gaztetxoeri.
2006an bezala, Iparraldeko 2 euskal idazlek idatzi dituzte diktaketak: Arantxa Hirigoyenek gazteei zuzendu testua eta Jan Battitt Dirassarrek helduei zuzendutakoa.
Testuak Euskaltzaindiaren eskuetatik
pasa dira, zailtasunik ez izateko zuzenketa denboran. Diktaketak 40-50 minutu iraun du. Ariketaren ondotik atsedenaldi
bat proposatua izan da.

Helduen diktaketa (16-99 urte)
Segidan idazleak eman dira ezagutzera, hauekin solasaldi bat sortuz.
Sarien banaketa eguerdi aldera izan da eta saristatuak izan dira
maila bakoitzeko bost hoberenak.
Sari bereziak eskainiak izan zaizkie ere bai AEK-ko ikasleei.
- Hitzaditza 2007 : idazleak eta testuak
- Hitzaditza 2007 : irabazleak eta sariak
- Hitzaditza 2007 : argazki-bilduma
Ipar Euskal Herriko
Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskara" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko elebidun batean (euskaraz, frantsesez). Edizio berezi hau
Erramun Bachoc soziolinguista eta EKE-ko lehendakari ohiak idatzi dituen euskal soziolinguistikaren inguruko kronikak