Euskal Irratiak
Hurbileko irrati euskaldunak eta orokorrak biltzen ditu elkarte honek.

Emankizunetan edo berrisailetan bizitzako arlo guziak euskaraz lantzen dituzte : kultura, ekonomia, kirolak, politika, gizarte gaiak, jokoak Aktualitate zorrotzenean edo historian zehar abiatuz.
Adin guzietako entzuleeri zuzentzen zaizkie programak, eguneko oren desberdinen arabera. Zuzeneko emanaldiak hobesten dira, herrietako hainbat laguntzaileeri esker eta langileen euskarazko formakuntza tekniko eta teorikoa segurtatuz, gero eta programa finagoak eskainiz. Amankomuneko saioetan azkartuz eta sendotuz doazen bitartean gero eta hurbilagoko programazioa eskaintzen saiatzen dira ere bakoitza bere aldetik, estudio eta irratsaio berrien bitartez.
Kalitatezko euskarazko irratiak izan nahi dira, Ipar Euskal Herriaren errealitate desberdinen islada.
Gehiago jakin
Ipar Euskal Herriko
Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskara" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko elebidun batean (euskaraz, frantsesez). Edizio berezi hau
Erramun Bachoc soziolinguista eta EKE-ko lehendakari ohiak idatzi dituen euskal soziolinguistikaren inguruko kronikak